inprimatu
Heletako ferietan
Izenburua:
Heletako ferietan
Sinadura:
B.D.
Urkizaren iruzkina:
B
Egilea(k):
B.D

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1990
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2082.zk.
Orrialdea:
7

Heletako ferietan

 

B.D.

 

 1

 

 Heletako ferietan

 Iragan larunbatean

 Bide-nausi bazterretan

 Mila auto bi lerrotan

 Han gertatu niz lanetan

 Ezin sar feria-plazan.

 

 2

 

 Bide-nausia hertxia

 Eta bestalde gainera

 Beribilek ausikia

 Haren hertxitik erdia

 Jin bedi bat aintzinera

 Han nintazke kokatua.

 

 3

 

 Kamiun bat aintzinean

 Bizpahiru gibelean

 Auto ttipiak artean

 Hor gira saltsa betean

 Ala feria denboran

 Egon behar hor betean?

 

 4

 

 Autozainak jausten dira

 Kexu-kexua bidera

 Zertan diren ikustera

 Hatik xantza gurekin da

 Kaxketadunik ez baita

 Bihi bat jin poxotura!

 

 5

 

 Ateka gaixto hortarik

 Jali oren bat emanik

 Feria utzi dut goizik

 Bainuen aski beldurrik

 Izanen zenetz librorik

 Etxerateko biderik.

 

 6

 

 Beldur hori alferrik zen

 Bestena enea bezen

 Beribilak joanak ziren

 Bide-nausia hutsa zen

 Heien beharrik ez baitzen

 Bidaltzaleak han ziren.

 


inprimatu