Hauxe da ixtorioa!
B.D.
1
«Nor da lurraren erostuna?
... Hortan ere naûsi, diruduna!
2
Murruetan da eman
Euskal-Herrian barna
Tindu lodiz finkatua...
3
Gogoeta hori
ez baita puxanta?
...Sal-erostea,
ez dea truk egitea?
4
Nahi bazira lurraz jabetu
Ta berdin gauza edozoinez
Behar zira diruz gabetu.
Hor ez da besterik, nahi-t-ez.
5
Saltzalea deno saltzale
Sal dezan, fur, ur, ala aire,
Eroslea izanen diru-emaile.
6
Eta diru-emailea
Ta hura bakarrik
salgaiaren erosle.
7
Edo baden saltzalerik
saltzale
deus hunki gaberik?
Emaile
plazerrez bakarrik...
Hortan da guzia...
xuri-errexa, auzia!