inprimatu
Gainixen balentria
Izenburua:
Gainixen balentria
Sinadura:
B.D.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
B.D

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1309.zk.
Orrialdea:
4

Ganixen Balentria

 

B.D.

 

 1

 

 Makea izana da

 Orotan aipatua

 Iragan mende hortan

 Don Carlos-en denboran.

 

 2

 

 Makea, Makea,

 Altxa-zazu burua.

 

 Ferdinan erregeak

 Hautsi ditu legeak.

 Errege sartu nahi

 Don Carlos gerlan hasi.

 

 3

 

 Makea, Makea,

 Maita beti bakea.

 

 Don Carlos-en nahia

 Berekin izaitea

 Erregina andrea

 Beiratiar printzesa.

 

 4

 

 Makea, Makea,

 Haren laguntzailea.

 

 Muga hori noiz igan?

 Baditake aski lan!

 Ez izan beldurrikan:

 Ganix nausi da hortan.

 

 5

 

 Makea, Makea,

 Lagundu herritarra.

 Burrunba kapitaina

 Mugazainen burua

 Hor dabil erhotua

 Nun gorde den Andrea.

 

 6

 

 Makea, Makea,

 Ihes-leku segura.

 

 Nun dire mugazainak?

 Ganixek ta Andreak

 Igan dituzte urak

 Eta mendi-mazelak.

 

 7

 

 Makea, Makea,

 Mugari zer tiroa!

 

 Ganixen balentria

 Munduan da hedatu.

 Hargatik Ganix ona

 Gabezian zahartu

 

 8

 

 Ez dea, ez dea

 Bihotz onen zortea?


inprimatu