inprimatu
Elizako atean!...
Izenburua:
Elizako atean!...
Sinadura:
B.D.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
B.D

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1031.zk.
Orrialdea:
5

Elizako atean!...

 

B.D.

 

 1

 

 Elizako atean

 Nago, hortxe, penetan,

 Aspaldiko huntan,

 Kanpoko aldean,

 Barnera nahitan.

 

 2

 

 Noiz nuzue utziko, elizan sartzera?

 Utziko nuzuela sekula?

 Zendako bada

 Zuetarik debekua?

 

 3

 

 Mitez ahalge naski!

 Elizan bederen ez nahi

 Ikusi.

 

 4

 

 Alta, ez zautzue beti sobera

 Enekin agertzea.

 Edo berdin,

 Nola gerta,

 Mitez baliatzea.

 

 5

 

 Zoin eder zautzuen bada,

 Kanpotiarrak hemen dabiltzala-ta,

 Ni aintzineko ezartzea,

 Eni esker

 Hek lilluratzea.

 

 6

 

 Zoin goxoa, ene itzal ona

 Heien biltzeko

 Zuen saretara.

 Alegia deus ez

 Dirua kentzeko,

 Ni aintzineko.

 

 7

 

 Zure lan-tokitik, Musde Handi,

 Zure saltegitik, dirukari,

 Bat bera joan bedi

 Nik kausitu eskasean,

 Zuri dirurik utzi gabean:

 Ah orduan

 Zoin gogotik ene bila

 Zoin ezti ene indarra;

 Ni: zer adixkide mina!

 

 8

 

 Zure ofizioan, Jauna,

 Zure bizipidean; Anderea,

 Naukazu gordagian.

 Galtzale ez zireno,

 Deus emaiten ez dutano,

 Ene beharrik ez duzuno.

 

 9

 

 Zoin gogotik egiten dautazun, Jauna,

 Ez ezagutuarena;

 Zer aire nardatua, zuk, Andereņo,

 Ni gabe pasa zirezteno!

 

 10

 

 Arras maite, mutil on nizano.

 Bainan ezin ikus, ez baniz beharrezko.

 

 11

 

 Elizatik kanpo naukazue.

 Hango nagusier zer erran duzue?

 

 12

 

 Banuen ustea, banuen,

 Hor ere nintzala etxen.

 

 13

 

 Ez bainiz Donapaleukoa, ni?

 Eta zuek kanpokoak?

 Edo kanpokotuak?

 

 14

 

 Nolaz ni kanpo elizatik?

 Kanpokoek kasaturik?

 Hemengoek ukaturik?

 Noiz utziko nuzue elizan?

 Utziko nuzue sekulan?

 

 15

 

 Hor nago, eliza-atetan,

 Barnera nahitan.

 

 16

 

 Dezadan erran

 Nor nizan?

 Hemengoa,

 Hemengotarra,

 Hemengotarretan hemengotarrena;

 Izena dut:

 ESKUARA.

 


inprimatu