inprimatu
Bozen denbora
Izenburua:
Bozen denbora
Sinadura:
B.D.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
B.D

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1995.zk.
Orrialdea:
3

Bozen denbora

 

B.D.

 

 1

 

 Ene seme gaztea entzun-ak hau ongi

 Eta beha-zak otoi ene erraneri

 Ez baitukek oraino ikasirik aski

 Nik errana behar duk gogoan atxiki

 Aintzinekoen hutsak ez ditzagun berri

 

 2

 

 Bozetaz duk mundua egun arrangura

 Asaldatuak asko, hanitzak minbera

 Zoin izanen ote den herriko jaun mera

 Nor altxatu behar dut ohore-mailera?

 Hoi segurik aurdiki, gibel-aldez gora!

 

 3

 

 Herriaren origin denek mihi-puntan

 Besterik baduteia bihotz-gogoetan?

 Gizonik hoberena, bozka-egunetan

 Otso bilakatzen duk, ororen kaltetan

 Ondo onik ez baitu geroko urtetan.

 

 4

 

 Ohoretan zirade, zu, "demokrazia",

 Lehen, jendetze batek ixuri hazia

 Boz-denboretakoa, hitz bat berezia

 Eta hek iragan-ta laster ahantzia

 Hor ez baita ageri fartzuntzikeria?

 

 5

 

 Eskuaraz dugun erran: gizon izaitea

 Ikasak hori zer den hik ene semea

 Horren eskasa diuk kalte-egilea

 Biziki eder zaukuk bestek agertzea

 Dugun lehenik guhauk erakuts bidea.

 

 6

 

 Gizon izaitearen erakus-bidea

 Ez zikindu neholaz besten ohorea

 Utzok kontrakoari gogoan berea

 Ez balinbazauk ere errex onhartzea

 Harek ziok ez dela hire hoi hobea.

 

 7

 

 Azken abisu huni kasu bat handia

 Eman beharduk otoi, hot baita mamia

 Herra ken bihotzetik eta jelosia

 Ez dutea eginik aski desmasia?

 Har horien meneko deus ez duk bizia.

 

 8

 

 Herrian bada ere gorri eta xuri

 Afruntu, ez kalterik, ez egin nehori

 Bozak iragan-eta: keinu bat elgarri

 Gostuan egiteko solas ta afari

 Alde orotakoek, gizon izan sari.


inprimatu