inprimatu
Amodioa
Izenburua:
Amodioa
Sinadura:
B.D.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
B.D

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1975
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1310.zk.
Orrialdea:
5

Amodioa

 

B.D.

 

 1

 

 Negu beltza delarik munduan hedatzen

 Elur-jauntzi xuriak kanpoa estaltzen

 Ilundura bat dugu barnean senditzen

 Eta uda-berriaz ametsa egiten.

 

 2

 

 Flakezia denean gorputzaz jabetzen

 Indarra zaukularik apur bat ttipitzen

 Handik laster odola balinbada hozten

 Adinean dohana gazteaz jelosten.

 

 3

 

 Amodioaz berdin dezakegu erran.

 Berri delarik eta bero kartsu hartan

 Betikoa daitela nola ez hitzeman?

 Hil behar ez bailuke, lehen makurrean!

 

 4

 

 Zuri mintzo nitzaizu, Beiratar printzesa

 Ene biziko lagun ezkontzak egina.

 Jauregi handietan usatua zira

 Aiseria guziak zuretako dira.

 

 5

 

 Lege makurrak ezin nehola jasanez

 Ene hartze zuzenak enetu beharrez

 Lotu behar izan dut harma ta indarrez...

 Nola zaitut, maitea, aseko plazerrez?

 

 6

 

 Don Carlos ene lagun, ezkontzaz hartua,

 Ezkontza lehen dela, bai-ta amodioa

 Hitzemana derautzut, egina dut zina

 Zorigaitzean ere, ni beti zurea.

 

 7

 

 Jauregi ederretan, nute altxatua,

 Zerbitzari hanitzek arras gastatua.

 Oraitik sekulakotz ene jauregia

 Izanen da, don Carlos, zure maitatzea.

 

 8

 

 Amodioa eder da, jende gazteetan

 Hainitzez ederrago, xaharren artean

 Errexki hazten bada, urte lañoetan

 Bore osatzea du, egun gaixtoetan.


inprimatu