inprimatu
Agurrak Donapaleuri...
Izenburua:
Agurrak Donapaleuri...
Sinadura:
B.D.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
B.D

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1964.zk.
Orrialdea:
5

Agurrak Donapaleuri...

 

B.D.

 

 1

 

 Gutartera jinen den

 Sortu berriari

 Biliotzez ongi etorri

 Etxean eta herrian.

 

 2

 

 Herioak joko dituen

 Herritarreri

 ...nor ere baita izanen...

 Bake eta argi

 Zeruko lorian.

 

 3

 

 Adin handia duten

 Gizon emazteri

 Norbeit ukan dezaten

 Lagun ta sokorri

 Bihotz altxagarri.

 

 4

 

 Eritasunak joak

 Dauzkan doliakabeeri

 Oinhaze-minak

 Ditzazkioten ezti;

 Beren gogo-bihotzetan

 Ez dezaten etsi.

 

 5

 

 Bihotzean ximiko

 zerbeit duteneri

 Ageri edo gordezko

 Hets bedi zauria

 Arra jin goxotasuna.

 

 6

 

 Haurra ta gaztea

 Mende gogor huntan

 Izan dadin lagundua

 Zor zaion heinean

 Berak egin indarren

 Araberan.

 

 7

 

 Kargu bat duteneri:

 Kargua baita karga

 Besteen zerbitzari

 Izaiteko liartua...

 Bete dezaten zintzoki

 Eginbide aberasgarria.

 

 8

 

 Gurekin bizitzera

 Kanpotik finen denari:

 Ongi etorri ona

 Duzula hartze ta merezi

 Nehork ez behar ahantzi.

 

 9

 

 Hiru Jaun Apezeri:

 Egon luzazgazte

 Biloak xuritzerat

 Edo galtzerat utzi gabe...

 Xahartzen bazirezte

 Nor dukegu gidari?

 Ordainik ez baita ageri...

 

 10

 

 Urte on beraz deneri

 Bakea,

 Bizitzeko behar dena

 Ta osagarri ona.

 Horiek lagun

 Joan giten

 Ben aintzina.


inprimatu