inprimatu
Aiherra. René Ospital-i agur
Izenburua:
Aiherra. René Ospital-i agur
Sinadura:
B., J.-B.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
B., J.-B

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
897.zk.
Orrialdea:
3

Aiherra. René Ospital-i agur

 

B., J.-B.

 

 1

 

 Agur eta ohore, René Ospital, zuri

 Zaitugulakotz hautatu berriz ere kontseilari.

 Hartze zinuen ene ustez ohore eder hori,

 Kar haundirekin zirelakotz gure alde lanian ari.

 

 2

 

 Alta atera dautzute bai zernahi estakuru

 Bixtan dena da ez zirela ez zu ere osoki saindu.

 Bainan zuhurtzia duenak galde hau eiten ahal du:

 Zu apaldu nahi zaituenak berak zen balio othe du?

 

 3

 

 Langilarien alde laborari ttipiekin

 Guzien fagoratzeko zen lanak ez tuzu egin

 Loretan dagon alderdi bat utziz bere on gaitzekin

 Hautatu bide hartan xuxen bethi laguntza berekin.

 

 4

 

 Zutan da bure esperantza zutan gure ustekundea

 Gure behar ordietan laguntzale izaitea.

 Geroa dago bazterretan goibel ilhunez bethea,

 Eta ez gutienik naski gure Eskual-Herri maitea.

 

 5

 

 Agian izanen duzu bethi osagarni ona,

 Burura dezazun ontsa gogoan barna duzuna.

 Orhoit herritar boz emailek eman erakaspena,

 Leialki beiratu dezazun Aihertarren batasuna.


inprimatu