inprimatu
Zertako
Izenburua:
Zertako
Sinadura:
Buchtingorri
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Buchtingorri

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1961
Argitalpenaren urtea:
Alea:
578.zk.
Orrialdea:
4

Zertako

 

Buchtingorri

 

 1

 

 Egun batez jin naiz mundura :

 Irri guti, merke nigarra,

 Jakin gabe zertako.

 Gau-egunak zaizkit pasatu.

 Muttikochka ni bithakatu '

 Jakin gabe zertako.

 

 2

 

 Handitzean minak jin dire,

 Ni, ez deusez, arrunt hasarre,

 Jakin gabe zertako.

 Urteak joan, goiz bat ethorri:

 Eskolarat naute igorri.

 Jakin gabe zertako.

 

 3

 

 Haur-denborak iragan dira,

 Heldu aldiz gazte-denbora,

 Jakin gabe zertako.

 Nola naizen bertzelakatu

 Dudan egon, eta ozartu.

 Jakin gabe zertako!

 

 4

 

 Gaztearen lorea histen,

 Eginbide dorpeak hasten,

 Jakin gabe zertako.

 Udaz geroz, larrazken, negu,

 Zahartzeko sasoina dugu,

 Jakin gabe zertako.

 

 5

 

 Kaskogainak ilea zuri

 Nun ez zaion dena erori...

 Jakin gabe zertako,

 kaskoduna bethi haiduru,

 Noiz behar den herauts bihurtu,

 Jakin gabe zertako.

 

 6

 

 Zuk, Jainkoa, iguzu argi.

 Dugun ikus, fedea begi,

 Zertako, bai, zertako...

 Sortzen giren eta itzaltzen...

 Zure boza dugu aditzen:

 «presta zaizte zeruko!»


inprimatu