inprimatu
Bakotxa beretik
Izenburua:
Bakotxa beretik
Sinadura:
Bozkatzailea
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bozkatzailea

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1967
Argitalpenaren urtea:
Alea:
863.zk.
Orrialdea:
2

Bakotxak beretik

 

Bozkatzailea

 

 1

 

 Eskual-Herriaz baita Parise egarri,

 Udatiarrak dauzkigu igortzen ihauri,

 Bainan gure gazteak ditu biltzen ari,

 Beti trabak ezarriz hemengo lanari:

 Ez gida hoin maltzurki jokatzen denari!

 

 2

 

 Holaxet herri hainitz dira usten asi,

 Nehore lanik gabe ez ditake bizi.

 Eskualduna joan da etxetik ihesi...

 Zonbat nigar ta pena ote du iretsi?

 Ikusleak bakarrik dezake sinetsi.

 

 3

 

 Eskualduna, Parisen, delarik mintzatzen,

 Nehork ez omen dio, biziki behatzen...

 Gauz huni ahal gira guziak ohartzen

 Gutaz dela Parise aspaldi trufatzan,

 Eta ongi direla gutaz baliatzen.

 

 4

 

 Azkarrak duenian partida flakoa

 Auzia norena den, erran gabe doa...

 Holako legea da gizonen jokoa:

 Haundiek ukaitea ttipien gakoa

 Kontent ez direneri hesteko mokoa.

 

 5

 

 Noiz izanen ote da lege bat zuzena

 Gizoner balioa emanen duena?

 Izan Betroin, Espaņol, Frantess, Alemana,

 Portuges, Alzaziano edo Eskualduna,

 Denek ukan dezaten estimu berdina!...

 

 6

 

 Ainitz menbrorekin da egiten gorputza,

 Menbro guziek berdin sustengu bihotza.

 Europa einen dela dugu esperantza:

 Eskualdunek dezagun eman gure botza

 Europan izan dezan Euskadik egoitza.

 

 7

 

 Europa egitea denen lana baita,

 Gizon bakar batentzat sobera bokata!

 Gauza berari denak gaude pentsaketa:

 Hortarakotz dezagun, idaia bat hauta,

 Eskual-Herrian orok bozkatuz ENBATA.


inprimatu