inprimatu
Hemezortzirako gerlako kantuak
Izenburua:
Hemezortzirako gerlako kantuak
Sinadura:
Bortxazkoa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bortxazkoa

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1973
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1180.zk.
Orrialdea:
4

Hemezortzirako gerlako kantuak

 

Bortxazkoa

 

 1

 

 Ene izpiritua hasi da pentsatzen

 Gizonaren bizia zer heinetan den

 Egia ez da errex esplikatzea xuxen

 Injustizia ainitz baitut ezagutzen

 Gu hemen higatzen

 Elgarren xahutzen

 Bat bertzearen hiltzen

 Odola ixurtzen

 Aberatsa urrundik irriz asetzen (bis).

 

 2

 

 Hemeretzi ehun ta hamalaugarrena

 Aboztu ilabete lehen eguna

 Europako gerla bat jin izan zaukuna

 Frantzian azkar ginen bazela zuzena

 Legea emana

 Denentzat bardina

 Zerbitzuk-on dena

 Biltzeko ordena

 Bainan espakatzen da diru duena.

 

 3

 

 Partitu ginen beraz guziak herritik

 Gure familietan penak utzirik

 Haur ttipi zenbaitekin andreak bakarrik

 Ama penatua hor ez da dudarik

 Orduaz geroztik

 Dabilanak xutik

 Zerbait ikusten dik

 Penaren partetik

 Hilak bere konduak emanen ditik (bis).

 

 4

 

 Zerbait gizon alferren kaprizaren gatik

 Jende miserableak pekatzen ditik

 Hainitzek ez diaguk ardit baten lurrik

 Bertzenaren beiratzen gabiltzak bakarrik

 Aberatsetarik

 Hainitzak segurik

 Urrunduak sutik

 Beldurraren gatik

 Pobreak hiltzen ari heien manutik (bis).

 

 5

 

 Izpiritu duenak aise du pentsatzen

 Gure diferentzia zain haundia den

 Haundiak ari dira ttipien manatzen

 Pobrearen indarrez galoinez betetzen

 Ohorez haunditzen

 Medelaz estaltzen

 Diruaren biltzen

 Intresen doblatzen

 Gu heiek manaturik elgarren hiltzen (bis).

 

 6

 

 Gerla hunen hastetik segitu duenak

 Badaki seurki zer diren penak

 Zenbait trixtatzen ditu aitamen xangrinak

 Bertze batzu lotsatzen andre ta haurrenak

 Penatua denak

 Berak ere lanak

 Gau eta egunak

 Hirriskutan denak

 Baduke kondatzeko hiltzen ez denak (bis).

 

 7

 

 Zenbat amaren serre colorez haziak

 Hemen uzten dituzten beren biziak

 Iņorantzia batean hunat etorriak

 Zenbaitendako plazer nigar-ingarriak

 Her dira guziak

 Partez estaliak

 Inozent trixtiak

 Odolez betiak

 Zenbait alferren gatik hoiek guziak (bis)


inprimatu