inprimatu
Urguluaz
Izenburua:
Urguluaz
Sinadura:
Bortuko Aitatchi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bortuko Aitatchi

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1953
Argitalpenaren urtea:
Alea:
201.zk.
Orrialdea:
4

Urguluaz

 

Bortuko Aitatchi

 

 1

 

 Arraintzari bat zohan argia hastean.

 Egun hortan fortuna on egin ustean

 Arrainak ikhusirik erreka batean,

 Amua emaiten du arrainen artean.

 

 2

 

 Arrainak amuari oharturik laster,

 Inguruka zabiltzan eskuin eta ezker;

 Zerbaitez jelosturik, batek dio bester:

 Hor bada zerbait lanjer, bazter gaiten bazter

 

 3

 

 Oraino kontseilu bat du bester emaiten:

 Amu traidore bat da; hortik urrunt gaiten,

 Nun nahi lanjer,anhitz baita iragaiten,

 Gure eremuetan erne egon gaiten

 

 4

 

 Beste arrain batek hor, dio bazterretik:

 Gaicho enuchenta hik deusere eztatik,

 Bazka on bat duk eta itchur ederra dik:

 Iretsiko diat nik, kili-mili-ta klik.

 

 5

 

 Arrainak zuen beraz ausikian hartu,

 Bainan amu zorrotza han numbaitik sarthu:

 Arraintzariak zuen bereganat bildu.

 Bestez trufatzen denak hala izaiten du.

 

 6

 

 Urguluan sartzea, zer itsumendua:

 Horrek du bethidanik, makhurtzen mundua

 Gaizkia izanen da noizbait chuchendua

 Chuchenki izanen du nork bere khundua.


inprimatu