inprimatu
Koblari eta khantari
Izenburua:
Koblari eta khantari
Sinadura:
Bortuko Aitatchi
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bortuko Aitatchi

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
378.zk.
Orrialdea:
4

Koblari eta khantari

 

Bortuko Aitatchi

 

 1

 

 «Herriaren» medioz daukute aiphatzen,

 Ez dela koblaririk geihago agertzen:

 Udako lan dorpeek dituzte nekhatzen,

 Oraiko histura hau horrek du ekhartzen.

 

 2

 

 Koblarien dohaina Jainkoak emana;

 Behin hartu sailean dohatzi aintzina:

 Zahar gazten loria hor dute egina,

 Bester adi araziz nor-berak dakina.

 

 3

 

 Khantaria denaren khantuzko gustua,

 Amaren besoetan du haurrak hartua:

 Bulharrak churgaturik khasik lokhartua.

 Amaren botz eztiaz dago choratua.

 

 4

 

 Batzu pilotan eta beste batzu khantuz,

 Zer bozkarioa den, onheski jostatuz.

 Jainkoak eman gaitu zeruari buruz,

 Ez du deus irabazten gizonak urguluz.

 

 5

 

 Fededun gisa elgar sustenga dezagun,

 Urostasuna nun den ez dea ezagun?

 Josteta galgarriak urrun, utz ditzagun!

 Arbasoen usaiak begira ditzagun.


inprimatu