inprimatu
Gutarik bakotxak
Izenburua:
Gutarik bakotxak
Sinadura:
Bordes, Robert
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bordes, Robert

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1068.zk.
Orrialdea:
7

Gutarik bakotxak

 

Bordes, Robert

 

 1

 

 Gutarik bakotxak jakina du berri lazgarria:

 Gure Buruzagia, Jean Errecart, hil zaukula.

 Umexurtx gira.

 Aita bat galdu dugu.

 Egun, gauden nigarrez.

 Bihar, eta luzaz, dugun nigar-egin.

 

 2

 

 Haatik, biharko, gutarik bakotxak

 egin beharra, gauza ageria.

 

 JARRAIKI HAREN GOGOARI;

 SEGI HAREK HASI ILDOA;

 ATXIKI, HAREK BURURATU EGINTZAK;

 EGIN, GERO ERE, GAUZA BERRIAK.

 

 3

 

 Zuetarik bakotxak,

 gazte ala adinetako,

 hemen baituzue bizipidea, ta

 familiaren hazteko moldea,

 zuetarik bakotxak,

 nork here heinean

 eginbide du laguntza ekartzea,

 lanean gizonki ariz

 buruzagier jarraikiz,

 kurri dadin, hasi saila.

 

 4

 

 Eta gu,edozoin mailetako buruzagi ta lankide,

 zer karga hartzen dugun, jakinean gira,

 eta fida, zuen laguntzari.

 

 DENAK ELGARREKIN

 

 (eta izan bada zerbeit hinki-hanka, ahantz ditzagula-

 

 GOAZEN GEROARI.

 Denek batean, segi lana.

 Ez dukegu molde hoberik

 haren gogoa goresteko.

 Eta ez da bide hoberik,

 irabazi duen eta zor diogun errespetua erakusteko,

 hainbeste lan egin duen

 gure buruzagiari.

 

 5

 

 Errecart Jauna, dagola gure gogoetan,

 nihoiz baino finkiago bizi,

 ta sekulako argi.

 Dugun atxik Lur Berri-n

 Harek asmatu ta moldatu duen Lur-Berri huntan,

 gure dolu-min handian

 dugun atxik haren hitza:

 Beti Aintzina!


inprimatu