inprimatu
Agur Ziberoua
Izenburua:
Agur Ziberoua
Sinadura:
Bordazarre, Pierre (Etxahun, Etxahun Iruri)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bordazarre, Pierre

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
335.zk.
Orrialdea:
3

Agur Ziberoua

 

Bordazarre, Pierre (Etxahun, Etxahun Iruri)

 

 1

 

 Sor lekhia utzirik gazte nintzalarik,

 Parisen sarthu nintzan, kourajez betherik,

 Plazerrez gose eta burian harturik

 Behar niala alegera bizi.

 Bostetan geroztik

 Nigar egiten dit,

 Ziberoua, zouri!

 

 Errepika

 

 Agour, Ziberoua!

 Bazter guztietako chokorik eijerrena,

 Agour sor-lekhia!

 Zouri ditit ametsik gochouenak.

 Bihotzan erditik

 Bostetan elkhi deitadazut hasperena.

 Zu utziz geroztik

 Bizi niz trichterik,

 Abandonaturik,

 Ez baita herririk,

 Parisez besterik,

 Zu bezalakorik!

 

 2

 

 Palazio ederretan gira alojatzen

 Eta segur goratik aide freska hartzen.

 Gain behera soginik betzait uduritzen

 Orhi gaņen nizala agitzen;

 Bena ez dira hemen

 Bazterrak berdatzen,

 Choriak kantatzen!

 

 3

 

 Ametsa, lagun nezak ni Atharratzera,

 Ene azken egunen han iragaitera,

 Pharka ditzan nik egin nigarrak.

 Hots, Ziberotarrak,

 Aintzinian gora

 Eskualdun bandera!


inprimatu