inprimatu
Milesker eta bakea
Izenburua:
Milesker eta bakea
Sinadura:
Bordazahar, Geaxen
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bordazahar, Geaxen

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1971
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1082.zk.
Orrialdea:
6

Milesker eta bakea

 

Bordazahar, Geaxen

 

 1

 

 Herri huntan bozetan bi lixta gertatu

 Nork daki zonbat diren gogoak berotu?

 Esker gabea behar bihotzak gainditu

 Elgarren hoztasunak arrazoinik eztu.

 

 2

 

 Mllesker beroena «Pierre» orai zuri,

 Zonbat denbora eta hain bat osagarri

 Nasaiki eman duzu gure herriari,

 Zure bihotz ona zen denen zerbitzari.

 

 3

 

 Zuhauren egoitzaren inguru heietan

 Gertatzen zirelarik joanaz gogoetan,

 Bozkarioz jar zaite asko eginikan

 Obra lekuko dago gu denen onetan

 

 4

 

 Lan onaren jornala ardura luzakor,

 Ikustatea baita frangotan berankor.

 Sustaturik bihotzak ez daizkigun gogor

 Betiko orroitzapen herriak dautzu zor.

 

 5

 

 Lokarri bereziak biziak baditu

 Laguntasun leiala ez daike trenkatu,

 Herriaren gatikan goazen eskuz esku

 Haren amodioak galdatzen baitauku.


inprimatu