inprimatu
Kantuz nahi dut mintzatu
Izenburua:
Kantuz nahi dut mintzatu
Sinadura:
Bordagaray, A.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bordagaray, A

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
334.zk.
Orrialdea:
2

Kantuz nahi dut mintzatu

 

Bordagaray, A.

 

 1

 

 Koblaria ttipi la espantua handi,

 Aire chahar batean zonbait bertsu berri

 Urrundik dauzkitzuet igortzen deneri,

 Eskual-herri guziak kantatzeko bethi!

 

 2

 

 Badu zonbeit denbora Afrikan, girela:

 Etsaiaren heztea dugu denek lana.

 Bainan jakin zazue zenbat den filusa:

 Ez da, ederrez ere, biziki airosa!

 

 3

 

 Hedaturik girade bazter guzietan,

 Zoinek gure lekua ongi zaintzekotan:

 Usuenik girade mendi-kaskoetan,

 Kabilia famatu bortuaren puntan.

 

 4

 

 Bertsu huntan mintzo naiz Arabe hoietaz

 Eta partikulazki heien beztimendaz:

 Zazpi mila kopilo burnuz eta zintaz!.

 Nehor ez daike hurbil usainaren lotsaz.

 

 5

 

 Armaturik dirade gutiz gehienak

 Baterian dituzte «piztun» eta «brochak»:

 Bideak zilha-eta hantchet ezar minak,

 Han pasatzean dira debruen zapartak!

 

 6

 

 Bihotza hunkia dut mintzatuz lagunez,

 Bereziki hemen hil herritar gaichoez,

 Orhoituak gaudeta etchekoen penaz:

 Jainko Jaunak sarista ditzala zeruaz!

 

 7

 

 Nola hitz bat ez erran ene herriari,

 «Phagola» deithurik den choko maiteari?

 Othoitz bat dezazuen egin Jainkoari,

 Bizi eta sanorik gaitezen itzuli!

 

 8

 

 Eskual-herri maitea noiz dut ikusiko?

 Noiz ditut herritarrak berriz agurtuko?

 Zuekin, etchekoak, bihotzetik nago!

 Guzieri goraintzi, ta ikhus artino!


inprimatu