inprimatu
XX-garren mendeko bihotz-kanta
Izenburua:
XX-garren mendeko bihotz-kanta
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1545.zk.
Orrialdea:
5

XX-garren mendeko bihotz-kanta

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Ez dizut maite erranen egun zeru sakonen urdina

 Nik zeru ordez miresten baitut eskuek lantu burdina

 Ez dizut maite erranen egun xorien kanta berdina

 Nik beharritan entzuten baitut nekearen hots gordina...

 

 2

 

 Eta maitea, bertsolariak beste mendetan bezala

 Aitortu behar hitzegiteko bertsoa hartu dutala

 Hemerezortzi zangoko honek betiko atxik nezala

 Ez baitezaket luzara gorde, maite maite zaitudala!

 

 3

 

 Nere buruak Arrazoina du gorputzari erakusten

 Baina bihotza suaz ari da Adimenezkoaz husten

 Malte maitea nere begiek zaituztelarik ikusten

 Ikertzen duten mundu zoroa zuretako dute uzten...

 

 4

 

 Badaukat orain basamortua trebeskatzeko indarra

 Hetsirik dauden bide galduak irekitzeko pindarra

 Mila artino kondatzen ahal dut kendurikan aharra

 Haren lekuan ezarri eta, maitasun amets zaharra...

 

 5

 

 Eta joatean azken basoa, gaueko azken agurra

 Nehoiz uste ez den Denboraren iraupenaren apurra

 Eta joaten ate-harrian, besarkadaren laburra

 Esku artean irriz badoan negar guzien lapurra...

 

 6

 

 Eta burua altxatzean hor dauden norbaiten begiak

 Argitu aintzin erraten diren historio, alegiak

 Goiz lanotsuak direlakoan gure zoriontegiak

 Denak beldurrez ditugu noizbait ikusten heldu egiak!

 

 7

 

 Ezagutzen dut gure Herria; baldin baduzu gogoa

 Erakutsiko dizut emeki honen bihotza osoa

 Udaberritan mendi apalen orlegitasun zoroa

 Eta ondotik, Larrazkenetan haizhegoaren gozoa...

 

 8

 

 Lurrak gizonak, berak sorturik, ditu zuzenki bereak

 Joaten dira haren haztera lore eta abereak

 Nun ez garen gu noizbait berezten-etsipenaren beleak

 Zure hezurren gainean nahi nituzke erre nereak.


inprimatu