inprimatu
Xalbador zenari
Izenburua:
Xalbador zenari
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1374.zk.
Orrialdea:
5

Xalbador zenari

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Hemeretzi ehun ta hirutan hogoi t'hamasei garrena

 Azaroaren zazpian zaikun zendu Xalbador laguna

 Bihotz, guziaz nigar egin dut, trixtea zen larrazkena

 Euskal-herrian bertsolaritan Xalbador zen hoberena.

 

 2

 

 Gure herriko zeruak ziren haizearekin goibeldu

 Gernikan zazpi hosto arbolan emeki dira zimeldu

 Zeruko Jaunak zerbitzaria bere ondorat du bildu

 Urepelen gaur aingeruekin Xalbador baita ixildu...

 

 3

 

 Auhen kantuaz bihozminaren oral kantatzerat nator

 Hitza're zutan errege zagon; ziren olerkari gogor

 Euskal-herrian ez zinuen ez zuk lotsatzen iñoiz nihor

 Bertsu umil hauk zuretzat ditut moldatuak gaur Xalbador.

 

 4

 

 Fernando Aire Urepeleko Xalbadorrenean sortie

 Bertsutan hasi zen gazte gazte gerlaz geroz hobetia

 Laket zituen artzain etxeak, bai ederra zen mendia.

 Ez dut bekatu oral ertea «Xalbador ene maitia!»

 

 5

 

 Urepeleko mendi xokotan betea nuen amentsa

 Omenaldia oso eder zen bertsuez hein aberatsa

 Nola besta zen bururatuko nehork ez zezaken pentsa.

 Bainan urtxoak gau apalean eman zuen azken hatsa.

 

 6

 

 Hainbertze aldiz, Mattin, harekin zu ibilia zarena

 Liberti zadin zuek biekin denétan bai euskalduna

 Ta «Odolaren Mintzoa»-n duzu uzten zur'erakaspena

 Mundu guzirat haize hegoak hedatu du zur'omena!

 

 7

 

 Xalbadorrentzat egin dezagun zazpiek bat ortzadarra

 Xuri gorri ta urdin ta berde erakutsiz gur'oldarra

 Zure boza're izanki eder mundu huntan zen azkarra

 Euskaldunaren auhena zen ba, ta Fededunaren karra.

 

 8

 

 Zure bertsua Jainkoarentzat iturri egon dadila;

 Hemen gabiltza aska-bideen. Euskadirendako bila

 Zure itxura gogoetan ez da, EZ, sekulan ez hila

 Ekia zira guretzat: beti argi ta bero gaitzala.


inprimatu