Trena trabatua
Borda, Itxaro
Trena trozken trebes doa
trinkili trankalaka.
Tragazarekin traheilak
trikilikatuz trena
trikaldian trabatzen du:
zer trastua, zer trakasa!
Trastua trabaldian
trebe da eta trena
trikatuz doa...
Trepelak trebukaldia
trenkatu zuen tratuz.
Triskatu ondoan trena
traheila doa troskoilo:
egin eta trukamuka
tresnak utziz trostan doa...
Trikili trakalaka
trostan troztetan trebes
trunkuli trankala...
|