inprimatu
Sokraten hiltzea...
Izenburua:
Sokraten hiltzea...
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1589.zk.
Orrialdea:
5

Sokraten hiltzea...

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Ekaldeko zeruan eguzkia sartzen,

 Gauak bere iluna lurrari ezartzen,

 Greziako zaldunak emeki atzartzen,

 Untzia heriotzak Delostik ekartzen...

 

 2

 

 Argi zirrintan urrun ortzaiza ikusten,

 Itsasoko gaziak lora sapaz husten,

 Kartzelako gizonek kateak hor uzten,

 Maixuak hitzez gero hura erakusten...

 

 3

 

 Batzuk tristura Zeus otoiztu beharrez,

 Besteak Apolodor bezala negarrez;

 Maixuak ase dela lehengo aharrez

 Kosmogonia degi asmakin zaharrez...

 

 4

 

 Batek urrezko zige kalitza ekarri,

 Maixua haraindiaz beteaz egarri;

 Dizipulu bakaitzak so egin elgarri,

 Maixuak edan eta ur hegian jarri...

 

 5

 

 Hotzak gorputza hartzen heriotz zoroan,

 Arimak lau tartaren ibaien gozoan;

 Hiltzea ezer ez da, hiltzea osoan

 Bizitzari azkena eskaini ondoan...


inprimatu