inprimatu
Sartaldean krisia...
Izenburua:
Sartaldean krisia...
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1493.zk.
Orrialdea:
5

Sartaldean krisia...

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Sartaldean krisisa da ekonomika:

 Aserikan jendea, salmena gaindika

 Erho den gizartea dadin itzulika.

 Botatu lur gainerat bonba atomika!

 

 2

 

 Ondorio goxoak ekarriz orori

 Egiten ahal dugu garbiki Ian hori

 Neutron bonba etzaio itsusi nehori:

 Etxeak zutik utzi, hil gizon ta xori...

 

 3

 

 Auzoan daukagula zentralaren malda

 Afarian jaten da uranio salda

 Ez neri one denetz oraindanik galda

 Gaitziturik laster bait nindaike asalda!

 

 4

 

 Aberatsek harturik beren eskubide

 Ondarkinak guziak itsasoan gorde

 Irradiaturikan «atun adiskide»

 Biltzen da sareetan arrainaren orde!

 

 5

 

 Gorputzak bizitzeko behar du odola

 Eta gure mendeak hortako petrola

 Itsasaldia beltza hedatzen dagola

 Diruaren meneko nun cute axola?

 

 6

 

 Petrola sortaldeko herrier ebatsi

 Emendatzea dugu bertan ardietsi

 Guretako arnoa, haiendako patsi

 Nardaturik dituzte iturriak hetsi...

 

 7

 

 Ez da ez iraganen horrela kondaira

 Indartsuak datortzi harmekin mahaira:

 Berextasunak legun, ehortzi mintzaira

 Katanga haren kontra lagundu Zaira...

 

 8

 

 Kolonien denbora, oi, goxoa zela!

 Ezin dute ordea pentsatu bestela

 Berdin Euskal-Herria bihurtuz ustela

 Bere bizi kemenaz hosto dezatela...

 

 9

 

 «Autonomistak dira haztertu beharrak»

 Oihu luzean dio Frantzia zaharrak

 Nahikerian salbai Debre jeun azkarrak

 Errauts egingo ditu Herrien bizkarrak.

 

 10

 

 Prezioak goitituz xumeak balaka

 Lehen ministroak du ederra kalaka

 Aberastu haundiak dirade milaka

 Besteak pobreturik doaz taka-taka...

 

 11

 

 Estadio arrazoina lehen den ezkero

 Hil dadila kartsuki bakar Aldo Moro

 Kontzientzi onarekin ixil gaiten oro:

 «Brigadista horiek dira gazte, zoro!»

 

 12

 

 Maxinak buruzagi, karkula ondoko

 Heriotza sartu da lurraren gogoko

 Maitasunak nahi du bizietan xoko,

 Baina ez dugu hartzen artarik geroko...


inprimatu