inprimatu
"Pette Basabürü" pastorala ortzaizen
Izenburua:
"Pette Basabürü" pastorala ortzaizen
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
983.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


"Pette Basabürü" pastorala ortzaizen

 

Borda, Itxaro

 

 Mendi konkortuetan soinua hauteman

 Ondoan, hitzarekin aritu naiz teman;

 Ortzantza bortitzetan gaia dut atxeman

 Horregatik bertsoak behar ditut eman...

 

 Ortzaizeko herriak Baigurako malda

 Izerditan jastatzen duke, nola alda?

 Aurten ere egin da etxeetan galda

 Ziberotarrekilan iresteko salda!

 

 Udaran Ortzaizera etorriz PAGOLA

 Hona agorrilaren zazpian dagola

 Bazterrak alaitzeko, hausteko axola

 «Pette Basabürü»ren pastorala, hola...

 

 Ez dakit zelan diren sorteak atera

 Pastorala herrian hauxe da afera.

 «Pette Basabürü»ren egilea bera

 Mintzatuko dukegu jinez Ortzaizera!

 

 Kolore nahasiez kasko gainak xora

 Eta Ziberotarren bozak diten lora

 Agian izanen da ederra denbora!

 Gora Pagolakoak, Ortzaiztarrak gora...

 

 Gomita daukazue eskuan urtero

 Ortzaizen ikusteko Pastorala gero;

 Azken bertsoan dener ehun agur bero

 Elkorrari keinu bat, itsuari «bego»...

 


inprimatu