Negar xorta begitik
Borda, Itxaro
Negar xorta begitik iheska joatean
Mexprexuz estalia gauzaren atean
Euskarak dio auhen etsitu batean
Ez dut oraindik hilgo nere izatean.
Gogorki dagolarik hitzaren zurkaitza
Euskal herriak deraut eskaini emaitza
Mintzaira berezia ontasuna gaitza
Euskara zara sapa naizelarik haitza!
Zazpi abarrekilan arbola zen sortu
Hogeigarren mendean behar du legortu?
Nere mental bizia dator basamortu
Ahoko iturria bazeraut agortu!
Ezazolkeriak du mintzaera hiltzen
bai eta nortasuna orduan amiltzen
Nor da hasiko hemen auhena isiltzen
Gure maite maitea lurretikan biltzen.
Harpetako herriak igorriz abotsa
Heldu derauku minez euskararen otsa
Garamagun bizitzan nor daukagu hotsa
Egun euskalduna da izateaz lotsa!
Keinka txarrean gaude bi partetik orain
Ez ez naiz hil nahia zaudeno nere zaina
Duzu hartu erdara Euskararen ordain
Onharturik otsoa zinelarik artzain
Euskotarren gogoa bihurtuz idorra
Bere haurriden kontra derama zigorra
Bat ondatzean dago bestea elkorra
Gure herrian ari da garai gogorra...
Goiz argi batekilan ezin sinetsia
Basoan julufraia zagola etsia
Atxeman dut etxean atea hetsia
Berriro esperantza zuten baietsia
Lurraren zauritikan bazetorren botza
Zuzen arkaitz artetik garbi eta hotza
Euskara naiz nahi dut oraino bihotza
Nehoiz semea izan ez dadin arrotza,..
Kantatuko ditugu guziek bertsoak
Zabalduko biziko garreri besoak
Euskal herri barnetik haizatuz otsoak
Merezitzeko bertan maitearen soak!