Matematika solas
Borda, Itxaro
1
Berriro ditut bertsu berriak ikastetxeaz jarriak
Nardaturikan direnek jade, hets bezazte beharriak;
Tristeziaz ta etsimenduaz dira egun ezarriak
Matematikan ar arazteko ez bait garade harriak!
2
Jakintza hori askorentzat da gogoaren atsegina
Ardura ere ba ditake bai zentzuaren erregina
Batzuk ederki, kondua dute abian buruz egina
Nik nahiago dut hortarako «karkulatzeko maxina»...
3
Matematika sortu zuena, ez zen ments baten erdia
Nolaz ez aipa Grekoak eta «buru haundi» alderdia...
Neretzat aldiz galdua urrun pasatzen da urterdia
Bide nekean nabil ixuriz debaldetan izerdia...
4
Oi erakasle ner'ezinari oraindik ohartu zaite
Konprenitzen dut ni bezalako ikaslerikan ez daite!
Ez dakikezu zer den luzara hor bortxatua izaite
Egia erran matematika horiek ez ditut maite!
5
«Par definition» direla denak deraukute egunero
Trenkalarien ikusmoldea ez dudan ezarri gero!
Hastean nion matematika sailan ez naizela bero
Badutalako gaztetandikan bildurik hor zonbait zero...
6
Jakintza hunen egile banintz m unduarentzat zen xantza
Ez litakela arrazoinezko kantuaren akabantza
Orduan egin genezake bai eskolan guziek dantza;
Nerekin urtuz joanen bait da trenkalarien zalantza.
7
Matematikŕ gabe bizia zonbat litaken gozoa
Pentsamenari emana beraz ederki egun osoa
Zorigaitz nere ondoan denak erran daut «zara zozoa
Arrazoinatuz egin behar da agi zuzenari soa!»
8
Nago eskolan matematika geroko haier begira
Nahiko nuke doi bat bederen errezagoak balira
Herrestan, uzkur, minbera noa begian hilik dirdira
Baina ikasi dut hau aspaldi: HIRU eta LAU BAT DIRA...