inprimatu
Lasto altxari...
Izenburua:
Lasto altxari...
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1385.zk.
Orrialdea:
5

Lasto altxari...

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Eliza, da jaunaren egoitza ederra

 Gure aitek egina biltoki bakarra

 Erori zako gaitza, itsusi ta txarra,

 Norbait izen da gauaz, idazle azkarra

 «Lasto altxari, atxik, hiretzat indarra».

 

 2

 

 Oraarreko herria delarik ttikia

 Ta euskaldungoari hanbat atxikia

 Omen berri hau baidu berak merezia

 Frantzia osoan da gora aipatia

 Emil Olharan dela dohainez betia...

 

 3

 

 Hilabete bat bada gaua hedatzean

 Ikusten dugu Emil frantses jalgitzean

 Ohore da guretzat Emil mintzatzean:

 «Oraarren sortu naiz», alaia botzean

 Haiz'hegoak berotzen gu negu'hotzean!

 

 4

 

 Lasto altxari ez da nehoiz lan errexa

 «Emil da hoberena»: ez zaitezte kexa

 Oraartar guzientzat luze da agintza

 Lau astelehenez gaur Ukan du ber'xantza

 Garraitu dueneko nolaz guk ez dantza...

 

 5

 

 Inbidiako seme, sortua da Emil

 Akarraldi guzitan, garraitzen du trangil

 Omen horrekin ere dago alai, umil

 Bere lan guzietan, biziari hurbil

 Ordian idazlari debruetan habil!

 

 6

 

 Hire lagunarekin kurai dUk beharko

 Heldu diren etsaien aise garraitzeko

 Telebixtari dugu hobeki behako

 Inpos pagatuaren ongi baliatzeko

 Gogoz hirekin gaituk finerat heltzeko.

 

 7

 

 Bainan Oraartarrez sartu urgulutan

 Emllek galtzen badu joko eder, hortan

 Ez dira mintzatUlo gutaz -telebixtan

 Ta idazle famatu hasi naiz bertsutan

 Zuri ihardesteko «Herria» kasetan.


inprimatu