inprimatu
Kontzientziaren ikertzea
Izenburua:
Kontzientziaren ikertzea
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1474.zk.
Orrialdea:
5

Kontzientziaren ikertzea

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Gertatzen bait da kaseta huntan bertso batzu agertzea

 Astero hemen irakurtzen da beti bat edo bertzea

 Hasten dut orain kontzientziaren barnetikan ikertzea

 Nahiko nuke gaurko solasak gehienek ulertzea.

 

 2

 

 Aspaldi jada gure Herrian agertu ziren bertsoak

 Bertsolari bat manatu zuen kontzientziaren besoak

 Zion goraki goxo zirela bai Jesus Jaunaren soak

 Gerg galdatuz: «hiltzale bati nola barkatu Jainkoak?»

 

 3

 

 Solas horretan dago neretzat segur nahiko hezurra

 Gazte naizela diozu eta duda mudan ez zuhurra...

 Ezin ditake zuzendu ahal ibili dena makurra

 Beraz Jaunaren urrikalmendu hura ere da gezurra.

 

 4

 

 Bigarren koplak inarrosiak derauzkit sendimenduak

 «Hiltzale batek nun ote dauzka arima salbamenduak

 Zangopilatu ta ostikatu ondoan manamenduak?...»

 Holako hitzak ez dira nehoiz Jainkozalen zimenduak...

 

 5

 

 Gure lurrean biolentzia da denetan zilegia

 Ikusi nahi duenak aski du zabaltzea begia

 Dirudunak gaur aritzen dira gure aide alegia

 Ordea beren gerizatzeko egina dute legia...

 

 6

 

 Gaurko mendean guti girare sozietatea gabe

 Hura jarri da gure ahalen ta gure nahien jabe

 Morroin berriak, ezer besterik, lurra bihurturik habe

 Nolaz ez daike molde guzitan biolentziaren kabe...

 

 7

 

 Kaseta idek, tebista pitz edo karriketan ibil

 Beha gizona aberetua begiak hetsirik dabil

 Toki orotan, bortizkeria, heinekoa beti ixil

 Barneko hutsa bete nahian hola batek behar du hil!

 

 8

 

 Dirua nasai, salerospena eta zapalkuntza hotza

 Askotan gabiltz zehar bidean gizarteari arrotza

 Haurrak botatu, zaharrak eho, hil-herri batzuen botza

 Atomikari zabal geroa... nun dago gure bihotza?

 

 9

 

 Beharko dugu gizarte gazte eta garbi bat aamatu

 Ekonomiko egoera hat arrunt berria surmatu

 Diruarentzat egin bizia ez dezagula famatu

 Mundu zaharra etorkizunaz atzo zeraiku amatu.

 

 10

 

 Adiskideak egin bertsoak beraz ezin ditut onhar

 Segur behar da bi aldetarik ez jujatzeko asko kar

 Biolentziak, biolentzia uhain berean bait dakar

 Amodioak nortasun galdu hortarik dezala ekar!

 

 11

 

 Kristau girenaz geroz guziak baztertu dezazun herra

 Besten hiltzéra, hain da errexa, nehola ez gaiten lerra

 Elger mintzatuz aztertu zagun aurkia eta binperra

 Ez dadin izan etsimendua gure barneko maixterra.


inprimatu