inprimatu
Blue Moon Drive
Izenburua:
Blue Moon Drive
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1724.zk.
Orrialdea:
5

Blue Moon Drive

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Ilargi urdintsuak gauez itzalean

 Orlegitan janzten du hegoak diona,

 Eta nik nahi nuke izarren kalean

 Ahurrean tinkatu gure zoriona...

 

 2

 

 Ilargia zeruan badago bakarrik

 Mila begi nekatu hari so lurrean,

 Bihotzak ez dakar trixtura zaharrik,

 Zutik bermatzen dira, zutik elurrean...

 

 3

 

 Nere haur ametsetan, hori bai askotan,

 Ilargian egon naiz geroko asmotan

 Errautsez estalia mendien kaskotan...

 

 4

 

 Ametsak hautsi ziren neguko hormetan,

 Orroitzapenak galdu izoztuak metan

 Eta ni gelditu surik gabe ketan...

 

 5

 

 Geroztik min biziak utziz mahainean

 Denbora edan dugu kaikua beteka

 Esperantza beroa doala zainean

 Behatzen puntaraino eztiki eleka

 Berriz sendi dezaket belarren fereka!

 

 6

 

 Ilargiaren hatsa urdina sor bedi

 Zorionaren kanta handi dadin beti...


inprimatu