inprimatu
Beirut errantsetan
Izenburua:
Beirut errantsetan
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
965.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Beirut errantsetan

 

Borda, Itxaro

 

 Gerlak dituzke mundu honetan

 itsutzen gure bazterrak

 zelaiak husten eta betiko

 triste uzten subazterrak

 oraindik ere Beirut aldean

 egin dituzte lasterrak

 Israeldarren indarrak bitza

 mortuan zehar haz herrak...

 

 Beirut hiria itsas portua

 hantxetan dago Libanen

 Ihaineri so eguzki pean

 egokia herri lanen.

 Zedratze berde haietan gordez

 soldadoa da iganen

 jenden erdian Palestindarren

 lur salbatua izanen...

 

 Gerla zabaldu da hiri hortan

 bihotz orotan erregin

 famili askok seme galduaz

 dute negar aski egin,

 aferan barna harma saltzelek

 hartu dukete atsegin

 nola panpinak dauzkatelako

 Iazer ARAFAT ta BEGIN!

 

 Hormak lurrean udako errauts

 zoroa jautsiz denetan,

 Israeldarrak azkarrak ziren

 bonbardero lerdenetan.

 Jerusalemen ordea zauden

 biziki Judu penetan

 borroka honen arrazoi hutsa

 ezin ulertuz benetan...

 

 Azken batean bakea nahiz

 Liban aldeko partean,

 lendakari bat hautatu zuten

 GEMAIELdarren artean

 baina gaizoa bizitza gogor

 nahasmenen gizartean

 zenbait egunen buruan zuten

 tiroz hilik anartean.

 

 Gehiagoko gertakaria

 ahoz ahozka dabila

 gau minez eta herraz igeri

 kriminela da ixili

 masakratuak izan zirenak

 kondatu zituzten mila

 nolaz ahantzi Palestindarren

 lur Sabra eta Shatila!

 

 Israeleko ministro batzu

 estakuru beharrean

 mintzatu ziren bortxaz uste dut

 esplikatuz ondarrean

 lehenagoko historietan

 desertuko belarrean

 berdin aritzen ziren Juduak

 Testamendu Zaharrean...

 

 Guk ez ditugu Israeldarrak

 hastiratuko hortako

 baina pentsatu nahiko dugu

 Palestindar jendendako

 herri bat behar dutela denek

 ohorez bizitzerako

 ez du AUSWITXek ahantz arazten

 Beirutek hartu zartako...

 


inprimatu