Auzia konpontzeko...
Borda, Itxaro
1
Oragarren kantari badabil apoa
Bertsu berri batzuren ematera noa
Mintzatzen ez badugu euskara sanoa
Arras gustatzen zauku hautinen anoa!
2
Herri hontan jaten da, udaberri kalda
Baratxuru ta pikoz horniturik salda
Bertsu hauekin dago Uhaneren malda
Gaurgoitikan nehor ez dadila asalda!
3
Oragarreko jendek maitexko alorra
Lantzen ere baitute bustirik atorra
Nahiago dutela, dut errana horra
Beren bizkarra baino auzokoa jorra!
4
Ikusten nautenean etxean bizitzen
Gizongairikan gabe ditazke izitzen
Oraino eskoletan naizela ibiltzen
Neretako ahalgez dirade ixiltzen!
5
Gureak ari dira lanean pleguan
Udako sasoinetan duten eneguan
Gero, soi hilabete eginik lekuan
Xomaja hunkitzeko helduden neguan!
6
Baina zer da Parisen irail arratsetan?
Ba omen dixi norbait hangoa hatsetan
Hautatua duena jaun aberatsetan
Uzten gaitu debruak duda karatsetan...
7
Nere sorte iluna nolatan konpondu
Ari dira batzuek eginikan kondu
Hogoi eta bost urte dituenak on du
Pentsatzea beharko lukela ezkondu!
8
Eskatzen dautatener zuretzat aldi noiz
Ez baitut egon nahI elekari zIkoiz
Ihardesten diotet egun baino nihoiz
Maker handiak heldu direla aski goiz!
9
Ez zaiteztela beti hain aise engana
Bertsoak kantatzean ez nintzen edana
Arraileri denbora baitugu bekana
Hona arrapostu bat zuzenki emana!
10
Hemendikan joatean, geroen zoroan
Herri hau atxikiko dut nere gogoan
Hitz agertuak eta bihotzen zokoan
Daudenak oro ditut heutsiko mokoan!