Amikuze
Borda, Itxaro
1
Amikuze, zer duzu: irria galdua?
Hiri handiak dautzu indarra bildua
Lehenago zinuen alaia kendua:
Zure haurra hemendik trixte ihes dua.
2
Amikuze da guré maitasun azkarra
Munduko argi dena iduri izarra
Zazpi probintzietan delakotz bakarra
Ni naiz eta izanen Baxenabartarra.
3
Aitek Amikuze hau utzi zeraukuten
Herri bat eder, zabal guretako-zuten
Arto zangoak argi ziren hor ikusten,
Gerokoer bideak zuzten erakusten!
4
Nola itsasorako joaiten baita ura
Hemengo jendeak du uzten bere lurra
Hiri nagusia da Donapaleu hura
Harek geroari du pentsatu ardura.
5
Turixmoaren saltsan jan nahi gaituzte
Bildots laño girela hek bai dute uste
Eta guk ukan dugu laster leku huste
Ez guri mintza orai gur'lurraren uzte.
6
Aspaldi han zuenak odola ixuri
Palau martiroa deika da gaur'guri
Auhen hau ere heidu zaitzu, lagun, zuri
Atxik dezagun gero Amikuze xuri!
7
Amikuzeri zer du aminen geroak?
Ez ditut ikusi nai nigarrak beroak
Otoi herri hau lagun dezala Jainkoak
Ez ditzagun ehortzi euskaldun erroak.
8
Euskadi xoko huntan denak gaiten berme
Sustatuz gur' haurretan, euskaldun arima
Guk ere askatzean dezagun estima:
Arbasoetarikan lur hau zaiku jina.
9
Jaungoikoak dauzkitzu eskaini graziak
Amikuze zutan lot diten, bai, biziak
Bestetaz gira hanbat oso bereziak
Arrotzaren guduak ez gaitu heziak!