inprimatu
Ikastola
Izenburua:
Ikastola
Sinadura:
Borda, Bernadeta
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Bernadeta

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1327.zk.
Orrialdea:
5

Ikastola

 

Borda, Bernadeta

 

 1

 

 Gernikako arbolak, behatu euskara

 Bere hostoen pean. A zu zer itzala

 Ta gaur euskara doa peko errekara

 Beharra da herian «Gure Ikastola».

 

 2

 

 Ikastolak dire ba, herriko umiak

 Euskaraz mintzo dira Euskaldun ttipiak

 Usain berri ekartzen, holako haiziak

 Ikastolen haizeak dir'haize garbiak.

 

 3

 

 Ikastolak zirezte euskararen ama

 Subazter xokoan dut ikasi euskara

 Amatxiren altzoan, A, zer su beroa

 Arbola eder bat da gure ikastola.

 

 4

 

 Goazen ikastolarat, ba, jende guziak

 Erakutsiko dauku, euskara garbia

 Ba, ikastolako andereño gaztiak

 Euskar'atxikitzen du euskal emaztiak.

 

 5

 

 Nik ere bihar izan nai dut andereño.

 Euskara garbiaren berriz ikasteko

 Ta herian egonez Ian bat ukaiteko

 Nik ere bihar izan nai dut andereño.


inprimatu