Kontxesi!
Bilintx
1
Maite bat maitatzen det maitagarria
begi ederra du ta guztiz argia,
daukat urruti,
baņan ezin dut kendu burutik
aren itxura,
saldu albaliteke pisura
urriaren truke,
nork erosi faltako ezluke.
2
Ogeita lau leguaz nago aparte,
bitartian dauzkat milloi bat ate,
guztiak itxirik,
nai arren egon ixillik
beti negarrez,
nere maite maitearen galdez
ote dan bizi
biotz biotzeko nere Kontxesi,
3
Eguna argi gutxi, gabean illun,
konsuelorik ez da neretzat iņun
maitea gabe
egin ote nadiņ arren jabe
oroitutzean
zenbait pena nere biyotzean
ditut igaro,
maite det ezta milagro.
4
Ai! au bakardadia eta tristura,
nere biyotz gaixua ezin pistu da
ain dago illa,
beti dago konsuelo billa,
bere artian
barreago maitearen aldian
ordutxo biko
penak guztiak lizake illko.
5
Nere maitea, zutzat ni oroiten naiz
egunaz eta baita gabetan txit maiz
lotan ere bai
zu ikustera nik joan naiz
libre banegon
or nitzake egun bigarrengo,
naiz orduan ill,
ez nuke izango batere miņ.
6
Lenengo gau batean egin det amets,
baņan pensamentua beti aldrebes
irtetzen dira
ustez neguan zuri begira,
maite pollita,
kofriaren gabean jarrita,
kontu kontari
nai nuben baņa ez nitzan ari.
7
Maite nerea daukat beti gogoan
ai! orain banegoke ni bere alboan
iņoiz bezela
fauna, amets au kunplitu dezala,
balitz komeni,
konsuelua illko nitezke ni
nere ustean
maitetxo biotza ikustean,
8
Nere maite pollita, ez da zer etzi
biyar ez bada ere or naizu etzi,
lengo lekuan,
allegatzen naizen orduan,
ai! au-da poza!
nere maite maitetxo biyotza,
zuri begira
pena guztiak aztuko dira.
9
Zure gauza polit bat orden nerekin
eskribiturik dago letra birekin
K. eta B. dira,
askotan nago ori begira,
ain dira fiņak
maitetxo pollita, zuk egiņak,
sedaz ederki,
kolkoan gorderik daukat beti.
10
Esperantzetan bizi maite gozoa,
noizbait kunplituko da gure plazoa,
eta orduan
gauza txarrik ez artu buruan
lengoai utzi
ez degu pasatzen pena gutxi,
preso sei urte
arduko gaituzte nere uste.