inprimatu
Kanpuan da
Izenburua:
Kanpuan da
Sinadura:
Bizkarrondo Ureņa, Indalezio (Bilintx, Vilinch)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bizkarrondo, Indalezio

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
31.zk.
Orrialdea:
197

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kanpuan da

 

Bilintx

 

 1

 

 Izar maite nubena

 ain biyotz guztitik,

 joan zan Donostitik:

 orain neregandikan

 urrutiyan dago,

 baņan gogoan dakat

 joan baņan lenago

 itz eman zirala,

 denbora gutxi barren

 etorriko zala.

 

 2

 

 Tristetasun aundi bat

 joan zan ezkeroztik

 senti det geroztik:

 zierto dakit ordia

 berriz nerengana

 etorritzen danian

 maitatzen derana,

 poztuko naizela

 goizaren etorreran

 txoriya bezela.

 

 3

 

 Dagolarikan ere

 nigandik urruti,

 ikusten det beti:

 ondotikan joan arren

 oroitzatik ezik,

 zerubaren erdiyan

 izar batek beziņ

 argitasun andiz

 nere pensamentuban

 egiten du diz-diz.

 

 4

 

 Desiatubaz nago

 etorri deriyen,

 alegra nadiyen;

 kontentu biziko naiz

 andikan aurrera;

 aingeru neriaren

 edertasunera

 itxutuba oso,

 iskribatuko ditut

 milla kantu gozo.

 


inprimatu