Ja-jai!
Bilintx
Bein batian Loyolan
Erromeriya zan
Antxen ikusi nuben
Neskatxa bat plazan
Txoriya bañon ere
Ariñago dantzan
Uraxen bai pollita
An pollitik bazan.
Esan nion desio
Senti nuben gisan
Arekin izketa bat
Nai nubela izan
Erantzun, ziran ezik
Atsegin ar nezan
Adituko zirala
Zer nai niyon esan.
Arkitu giñanian
Iñor gabe jiran
Koloriak gorritu
Arazi zizkiran
Kontatuko dizutet
Guztiya segiran
Zer esan niyon eta
Zer nai niyon esan.
-Dama pollita zera
Pollita guztiz ¡ai!
Bañan alare zaude
Oraindik ezkongai
Ezkon gaitezen biyok
Esan zadazu bai.
-Ni zurekin ezkondu?
Ni zurekin? ¡Ja-jai!
|