Izazu nitzaz kupira
Bilintx
Loriak udan intza bezela
maite det dama gazte bat
ari ainbeste nai diyotanik
ez da munduan beste bat.
Iñoiz edo bein pasatzen badet
ikusi gabe aste bat
biyotz guztiya banatutzen zait
alako gauza triste bat.
Neskatxa gazte pare gabia
apirilleko arrosa,
izarra bezin dizdizaria,
txoriya bezin airosa.
Oraintxen baño gusto geyago
nik ezin nezake goza,
zorionian ikusten zaitut,
¡nere biyotzak au poza!
¿Ez aldirazu antzik ematen
nik zaitudala nayago
¡ai! mariñelak gau illunian
izarra baña geyago?
Nere onduan zauzkatalako
pozez zoraturik nago
zu ikustiak alegratu nau
triste neguan lenago.
Nik ainbat iñork nai dizunikan
¡arren! ez zazula uste
nere begiyak beren aurrian
beti desio zaituzte.
Eguzkirikan ikusi gabe
txoriya egoten da triste
ni ez nau ezerk alegratutzen
zu ikustiak ainbeste.
Arpegi fiña gorputza berriz
ez dago zer esanikan
izketan ere grazi ederra
ezer ez dezu txarrikan.
Mundu guztiya miratuta-re
zu bezelako damikan,
agiyan izan liteke baño,
ez det sinisten danikan.
Nere betiko pentsamentuba
nere konsolagarriya,
zu gabetanik ezin bizi naiz,
esaten dizut egiya.
Zu baziñake arbola eta
ni baldin banitz txoriya,
nik zu ziñaken arbol artantxen
egingo nuke kabiya.
Amoriyoak nere biotza
zureganuntza darama
erri guziyan zeren daukazun
neskatx bikañaren fama.
Beste fortunik mundu onetan
ez det desiatzen dama,
aur batek berak izan gaitzala
ni aita ta zu ama.
Falta duberiak logratutzeko
itz egitea txit on du.
eta nik ere sayatu biat
ote gindezken konpondu.
Gaur nagon bezin atrebitua
sekulan ez naiz egondu
argatik golpez galdetzen dizut
nerekin naizun ezkondu.
Ezkoridutziak izan bear du
Preziso gauza txarren bat
ala esaten ari zait beti
nere konsejatzalle bat.
Alaxen ere aren esanak
oso utzirik alde bat,
ongi pozikan artuko nuke
zu bezelako andre bat.
Zerorrek ere ondi dakizu
aspaldi ontan nagola
zuregatikan penak sufritzen
¡baña ordia au nola!
Alaxen ere nigana ezin
bigundu zaitut iñola.
Ni zuretzako argizaya naiz
zu neretzako marmola.
Nere biyotza urtzen dijoa
eta ez da misteriyo,
penaren kargak estutu eta
zumua kendutzen diyo.
Begiyak dauzkat gau eta egun
egiñikan bi erriyo
¡beti negarra dariyotela
zu zerala meriyo!
Zu zeralako meriyo baldin
juaten banaiz lur azpira
gero damuba eta maikuak
alperrik izango dira.
Bein joan ezkero oyen birtutez
berriz ez niteke jira
ori gertatu baño lenago
¡izazu nitzaz kupira!