Biyotz erituba
Bilintx
1
Askok,diyote kantetan beti
Amore-kontu naizela;
Nik esaten det arriturikan
Beti orrela daudela:
¡Zer egin biat baldin zerubak
Doaitu banau onela!
¿Ez dute ikusten usayak mendak
Bere jatorrez dubela?
Nere biyotzak amoriyua
Mendak usaya bezela.
2
Triste bizi naiz eta
Illko banitz, obe;
Badauzkat biyotzian
Zenbat atsekabe;
Dama bat mintzatzen det
Bañan... aren jabe
Sekulan izateko
Esperantza gabe.
3
Nere biyotz gaxua
Penatuba dago,
Ezin egon liteke
¡Ai! penatubago;
Pasatzen ditutala
Aspaldiyan nago,
Egunak triste eta
Gabak tristiago.
4
Amorez erituba
Zenbait denbora ontan
Gaurik ez det pasatzen
Soseguzko lotan:
Penaren kargarekiñ
Urtuta, frankotan!
Kanpora irteten zait
Biyotza malkotan!
5
Auxen da miña laister
Ill bear naubena
Kupitutzen ez bada
Senda lezakena;
¡Ain arkitutzen zaizkit
Sartubak barrena,
Animan tristura ta
Biyotzian pena!
6
Biyotza ezin jaso det;
¡Au karga barrenak!
Iya gastatu zaizkit
Indarrik geyenak;
Ez luke sinistuko
Progatu ez dubenak,
Zenbat pisatzen duben
Egiazko penak.
7
Anima tristurakiñ
Ain dakat negarti,
Nun egiñ al dezaken
Arriya bi parti;
Maitasunak ematen
¡Belauniko beti!
Biyotzian daukatan
Imajiña bati.
8
Zeiñ ote dan eziñik
Kontura erori
Kutiziya jayoko
Zayote askori;
Nik ordian ez diot
Esañgo iñori,
Berak badaki eta
Naikoa det ori.
9
Nik maite detana da
Guztiz dama fiña.
Biyotz onekua ta
Ondo itzegiña,
Bentaja guztiyakiñ
Zerubak egiña,
Munduba pasatzeko
Lagun atsegiña.
10
Zertako desiatu
Ditu gauza on oyek
Nere biyotz dontsua
Gixaraxua onek?
Kulparen kastigutzat
Datozkit pena obek;
Merezi ditutala
Badakit neronek.
11
Aingeru zoragarri
Mirabe laztana,
Pentsamentu nerian
Beti zauzkatana;
Biotzaren erditik
Maite zaitutana,
Zu zera neretzako
Nai zinduzketana.
12
Nere amoriyua
Aiñ fiña izanik,
Beti goguan zauzkat
Aztu gabetanik;
Ez da mundu guztiyan
Iñor gauza danik
Dama, zu maitatzeko
Ainbeste nola nik.
13
Begiyaren aurrian
Beti nai zinduzket,
Ikusten ez bazaitut
Naigabia maiz det,
Gogoratu gabeko
Minuturik ez det,
Amoriyoz maitatzen
Ez daki nik bestek.
14
Etzaitut ikusitzen
Desio ainbeste,
"Ditxa ori logratzen det
Iñoiz edo beste;
Eta ez detanian
Logratzia uste
¡Ura triste ibiltzen naiz!
¡Jesus, ura triste!
15
Eziñ bizi zu gabe
¡Au amoriyua!
Logratzen ez bazaitut
¡Zer martiriyua!
Ez badezu desio
Nere eriyua,
Zuregan arkitzen da
Erremeriyua.
16
Erregututzen dizut
¡O Jesus'en Ama!
Nitzaz kupi derilla
Maite detan dama.
Biurtutzen badirazu
Biyotzera kalma,
Kantaz banatuko det
Milagruen fama.
|