Askok diote kantetan beti
Bilintx
(Jarraipena)
Nik maite detana da
Guztiz dama fiña,
Biotz onekua ta
Ondo itzegiña,
Bentaja guztiakin
Zerubak egiña
Munduba pasatzeko
Lagun atsegiña.
Zertako desiatu
Ditu gauza on oyek
Nere biotz dontsua
Gixaraxu onek?
Kulparik kastigutzat
Datozkit pena obek:
Merezi ditudala
Badakit neronek.
Aingeru zoragarri
Mirabe laztana
Pentsamentu nerian
Beti zauzkatana:
Biotzaren erditik
Maite zaitutana,
Zu zera neretzako
Nai zinduzkedana.
Nere amoriyua
Ain fiña izanik
Beti goguan zeuzkat
Aztu gabetandik
Ez da mundu guztian
Iñor gauza danik
Dama au maitatzeko
Ainbeste nola nik.
Begiyaren aurrian
Beti nai zinduket.
Ikusten ez bazaitut
Naigabia maiz det,
Gogoratu gabeko
Minuturik ez det,
Amoriyoz maitatzen
Ez daki nik bestek.
Etzaitut ikusitzen
Desio ainbeste,
Ditxa ori logratzen det
Iñoiz edo beste:
Eta ez detanian
Logratzia uste
¡Ura triste ibiltzen naiz!
¡Jesus ura triste!
Eziñ bizi zu gabe
¡Au amoriyua!
Logratzen ez bazaitut
¡Zer martiriua!
Ez badezu desio
Nere eriyua,
Zuregan arkitzen da
Erremeriyua.
Erregututzen dizut
¡O Jesus'en Ama!
Nitzaz kupi dedilla
Maite detan dama,
Biurtutzen badirazu
Biotzera kalma,
Kantaz banatuko det
Milagruen fama.
|