inprimatu
Atharratze jauregian
Izenburua:
Atharratze jauregian
Sinadura:
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):


Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1957
Argitalpenaren urtea:
Alea:
338.zk.
Orrialdea:
2

Atharratze jauregian

 

 1

 

 Atharratze jauregian bi zitroin doratu

 Hongriako erregek batto du galdatu;

 Arrapostu ukhen du ez direla huntu.

 Huntu direnian batto ukhenen du.

 

 2

 

 Atharratzeko hiria hiri ordoki;

 Hur handi bat badizu aide bateti,

 Errege bidia erdi erditi,

 Maria Madalena beste aldeti.

 

 3

 

 Aita, saldu naizu idi bat bezala,

 Ama bizi ukhen banu, aita, zu bezala,

 Enunduzun ez juanen Hongrian behera,

 Bena bai ezkonturen Atharratze Salala.

 

 4

 

 Ahizpa, juan zite portaliala,

 Ingoiti hona duzu Hongriako, erregia;

 Hari erran izozu ni eri nizala,

 zazpi urthe huntan ohian nizala.

 

 5

 

 Ahizpa, ez nukezu ez sinhetsia,

 Zazpi urthe huntan oihan zirela,

 Zazpi urthe huntan ohian zirela;

 Bera nahi dukezu jin zu ziren lekhila.

 

 7

 

 Aita zu izan zira ene saltzale,

 Anaie gehiena dihariren hartzale,

 Anaie artekua zamariz igaraile,

 Anaie tchipiena ene laguntzaile.

 

 8

 

 Aita juanen gira oro alkarreki,

 Etchera jinen zira changri handireki,

 Bihotza kargaturik, begiak bustirik,

 Eta zure alaba tumban ehortzitik.

 

 9

 

 Ahizpa, zuza orai Salako leihora,

 Ipharra ala hegua denez jakitera;

 Ipharra balin bada goraintzi Salari,

 Ene korpitzaren cherka jina dadila sarri.

 

 10

 

 Atharratzeko zeņiak berak arrapikatzen,

 Hanko jente gazteria beltzez beztitzen,

 Andre Santa Clara hantik partiten,

 Haren peko zamaria urhez da zelatzen.


inprimatu