inprimatu
Eguberri gabe
Izenburua:
Eguberri gabe
Sinadura:
Biela, Tadeo
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Biela, Tadeo

Argitalpena:
El Bidasoa.
Urtea:
1960
Argitalpenaren urtea:
16
Alea:
751.zk.
Orrialdea:
[10]

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eguberri gaba

 

Biela, Tadeo

 

 1.- Neguko gau otz batez

 Belengo estalpean

 sortu zan Jesus Aurtxo

 gauaren erdian:

 ¡Dardaran eskutxoak

 xangoak dardaran!

 ¿xatar bi ez ote da

 Belengo inguruan?

 

 2.- Aurrari dago Amatxo

 begira ixilik,

 Josek dakar maitezko

 nigarra begitik:

 ez du aurra ikaratzen

 otz-ikara miñak

 bakarrik zauritzen du

 gure bekatuak.

 

 3.- Arropak gabe, otzak

 gambelan, lastotan:

 ¡denok artu nai gaitu

 bere besotxoetan!

 laguntako bakarrik

 mando ta idia

 ¡eken atsnasa bearrik!

 ¿au da berokia...?

 

 4.- Ardi zai guzieri

 Aingeruak die erran:

 "Belena laixterka

 zoazte, orai bertan".

 Abostuz ta eskamilka

 gainbera, elkarturik,

 dantzan doazi denak,

 ardiak utzirik.

 

 5.- Ziñaz ta damuturik

 nai du gertatzea

 gure gaitza guziak

 denak sendatzea:

 Arek nai duen bezala

 egiten badugu

 il-orduan zerua

 eskuan daukagu.

 

 6.- Iduzki aldetik ere

 izar bat aurrean

 badatoz iru Erregue

 abreen gañean:

 

 Arropak erosteko

 dakarte urrea,

 lur-ona erretzeko

 sua ere piztua.

 


inprimatu