inprimatu
Ama Birjinari
Izenburua:
Ama Birjinari
Sinadura:
Bidegain, Ernest
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidegain, Ernest

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1954
Argitalpenaren urtea:
Alea:
248.zk.
Orrialdea:
4

Ama Birjinari

 

Bidegain, Ernest

 

 1

 

 Egun Birjina Maria

 Jesusen ama garbia,

 Entzunazu gure ganik

 Kantu charamel eztia:

 Otoi zeru gain hortarik,

 Jautsaraz zure begia.

 

 2

 

 Haur ttipi bat besoetan

 Zoin eder ama lur huntan!

 Zuk, ere, ama birjina,

 Jesusekin lorietan

 Duzu berdin atsegina.

 Gochatzea zeruetan.

 

 3

 

 Zu baitzira gure ama,

 Zure bihotza nork asma?

 Zu nahi zaitugu jabe,

 Har otoi gure arima,

 Bizi hau baita zu gabe

 Ezin jasanezko zama.

 

 4

 

 Herri huntako haurņoak

 Zure seme dibinoak

 Amodioz hitza bete

 Amodioz hitza bete

 Bilaka diten laņoak:

 Holakoak ditu maite

 Gure Aita zerukoak.

 

 5

 

 Otoi Birjina Maria,

 Atchikazu gazteria.

 Begira gazten bihotza

 Hain da laster bihurria!

 Zuk emozute laguntza,

 Birjina guziz garbia.

 

 6

 

 Herriko amilieri

 Otoi emazu sokorri.

 Egon diten giristino;

 Atchikiak othoitzari:

 Leialki bizi direno

 Jarraikiz Jainko Jaunari.

 

 7

 

 Eri diren herritarrak

 Bai, eta gure chaharrak,.

 Zerutik ama begira,

 Ahul dituzte indarrak:

 Denen ama zu baitzira,

 Entzun horien nigarrak.

 


inprimatu