inprimatu
Filipe Oyhamburu
Izenburua:
Filipe Oyhamburu
Sinadura:
Bidarteko Germantxa
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidarteko Germantxa

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1989
Argitalpenaren urtea:
Alea:
2014.zk.
Orrialdea:
6

Filipe Oyamburu

 

Bidarteko Germantxa

 

 1

 

 Agur adixkideak ezagun'ta arrotz

 Kasu berarendako bildu garen geroz

 Bihotzak alai eta izpiritu xorrotx

 Giro onean denak ez gira maluros.

 

 2

 

 Gaur ohoratzen dugu Pupu Oyhamburu

 Pausatzerat abian orai omen dugu

 Zernahi lan eginik bai eta liburu

 Zorion beroenak eskaintzen diozkagu.

 

 3

 

 Nork ez du ezagutzen gizon famatua

 Horrenbertze tokitan baita kurritua

 Nahiz Montebideon izanik sortua

 Horrek Euskal-Herria zuen hautatua.

 

 4

 

 Begi xorrotxak eta beharriak erne

 Gure hizkuntz ederra ahopean berme

 Abertzaletasuna sekulan ez gorde

 Hainitz holako gizon beharko ginuke.

 

 5

 

 Oldarra ta Etorki ororen gidari

 Euskal Kultur mailean xintxo zerbitzari

 Irratiaren bidez mintzatuz deneri

 Horren emankizunak zoin estimagarri!

 

 6

 

 Urrun hedatua da gizon hunen fama

 Ongi baliatu du dadukan dohaina

 Ederki baderama sail hori aintzina

 Nor izanen ote da Pupuren ordaina?

 

 7

 

 Eskerrik beroenak gaur nahi ditugu

 Hemen denek bateanjaun'horri bihurtu

 Gut'artean oraino bildu ta gozatu

 Biba Euskal-Kultura, Biba Oyhamburu.

 


inprimatu