inprimatu
Beakersfield-en pilota
Izenburua:
Beakersfield-en pilota
Sinadura:
Bidart, Sauveur
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidart, Sauveur

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1447.zk.
Orrialdea:
5

Beakersfield-en pilota

 

Bidart, Sauveur

 

 1

 

 Pilota galtzen ari baitzaiku Amerika alde huntan

 Salbatzekotz zerbait egin nahiz hemen nago gogoetan

 Haurrak euskaraz mintzo zaizkigu ari dira fandangotan

 Bainan hartuko ote dutea gore segida pilotan?

 

 2

 

 Ene oihu hau doa gazteri bai eta burrasoeri

 Denen heharra badu pilotak izan dezan osagarri

 Zerbait laguntza behar duenak... nago denen zerbitzari

 Sort-herriaren itxura on bat hemen nahian ezarri.

 

 3

 

 Gero urrikiz ez egoiteko lanean gaitezen hasi

 Kirola hori lehen bai lehen gure haurrer erakatsi

 Hemen sortuak gau batez ditut aments batean ikusi

 Euskal-Herritik jin direneri xapelgoetan nagusi.

 

 4

 

 Gudu ttiki batzu sortu dira gutartean batzuetan

 Kantxa bat moldatu dugulakotz agian denen onetan

 Deneri diot ongi-etorri hor gure ezker paretan

 Elgar lagundu behar ginuke pilota salbatzekotan.

 

 5

 

 Gauza argiak laster iluntzen guduetan hasiz geroz

 Ene bihotza minberatu da Euskaldunen amodioz

 Ez laike nehoiz agertu behar bertzek eginaren jelos

 Orai bezala geroan ere euskaldunki bizitzekotz.

 

 6

 

 Etsitu gabe doa gizona hartzean bide zuzena

 Bide horri letal egoiten da errespetatuz bertzena

 Pilota hori ez balinbada guzientzat hoberena

 Ikas ditake bertzeri uzten berak maite ez duena.

 

 7

 

 Bizia ez da segur erretxa bere sort-herritik urrun

 Desterru huntan ere ez gira denak anai eta lagun

 Hemengoekin hangoak ere elgarrekin bizi egun

 Orroitu odol bera dugula, denak girela euskaldun.

 

 8

 

 Elgartasuna gauza ederra, ederragorik badea

 Batzu edo bertzen baztertzea ez laike gore xedea

 Beakersfileko une berria, egiten dautzut galdea

 Gure batasun hau molda zazu nihun parerik gabea.


inprimatu