inprimatu
Alkhat adixkideari
Izenburua:
Alkhat adixkideari
Sinadura:
Bidart, Sauveur
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bidart, Sauveur

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1456.zk.
Orrialdea:
5

Alkhat adixkideari

 

Bidart, Sauveur

 

 1

 

 Duela hogoi ta hamar urte sortu bainintzan Iholdin

 Geroztik han berean dut egin adixkide on bat berdin

 Hala beharra Kaliforniak gaitu gu bi parte egin

 Bainan elgar aditzeak dauku emaiten segur atsegin.

 

 2

 

 Ilabete huntan ditut orai hemen hamar urte bete

 Kanpoz alegera in ninduzun, barnetikan berriz trixte

 Sos egiteko ideiarekin eta itzultzeko fite

 Moltsa ez dut oraino betea, bainan nago beti gazte.

 

 3

 

 Hunara jiteko sendi nuen geroaren arrangura

 Zangoak hemen izanik ere gogoa hor dut ardura

 Bainan zaildua nago oraindik ez nindaike aisa lerra

 Zuen zerbitzuko hemen nago, duzuelarik beharra.

 

 4

 

 Azkeneko berrietan zinen nitaz arranguratua

 Hemen kokatzeko nuen ote alde bat xede hartua

 Jakin zazu nerekin ez dela aisa egina tratua

 Urteek ez bainute batere barnetik kanbiatua.

 

 5

 

 Eskutatu duzula zuk zonbait buru arin edo erro

 Hemen ezkontzeko ez nindaike oraino ni aisa bero

 Nahiago dut sofritu-eta dolutan ez egon gero

 Horrarat itzultzekotan aisa behar baitut izan libro.

 

 6

 

 Ez dautzut gordeko ezkontzeko badutala nik amentsa

 Eta hortaratzeko ez nuzu apentziaik ere lotsa

 Segur naiz noizbait izanen dela nunbaitik norbait urosa

 Sendimendu hoberenaz baita betea ene bihotza.

 

 7

 

 Ez dut uste nehor ere baden hemen laketu osorik

 Ameriketan ere ez baita ostiral gabe asterik

 Drago bat lagunekin edanez orroitzen gira trixterik

 Herria maitatzen ez duenak ez du nihundik bihotzik.

 

 8

 

 Luzara gabe nahi dut orai horrarat berriz etorri

 Anartean goraintzi urrundik ene maite aitameri

 Anai-arreba, kusi, herritar, adixkide guzieri

 Hor izanen naiz pimaderako beztitzeko Besta-Berri.

 

 9

 

 Azkenik zaude zu beti Ernest, erne ta azkar herrian

 Injustiziak ez dezan nehor betikotz sar miserian

 Eta gazteak elgar aditu, egoiteko hor berian

 Euskaldunentzat ez baita nehun bette leku bat lurrian.


inprimatu