Neskatcha dendaria eta neskatcha laboraria
Bidart, Beņat
DENDARIA
Zertako egin zare, Anna, laborari?
Hobe zinuke aise bazine dendari.
Ni barnean gochoki naiz lanean ari,
Eskuetan ibiliz orratz eta hari.
LABORARIA
Laborantzan emanik ez dut nik urriki,
Kanpoko aire onak bainauka sanoki.
Hark du osagarria beiratzen hobeki,
Irabaziz lan hortan bizia ederki.
DENDARIA
Bethi garbiki duzu bizi dendaria,
Ongi bezti delarik lana du garbia.
Hoin garbi ez ditake ar laboraria,
Zango eskuetan du ardura lohia.
LABORARIA
Laboraptzak ez du ez, Andere Maria,
Behinere aphaldu neskatcha gaztia.
Zure lana ez duzu batere hobia.
Nereak emaiten daut dirutan doblia.
DENDARIA
Uria denean haiz barnean egoiten.
Bethi aterbean ni ari bainaiz josten,
Zu kanpoan zaitugu lanean ikusten,
Uria balin bada ederki bustitzen.
LABORARIA
Bustiak ez nau ez ni batere izitzen,
Laboraria baita denatarat jartzen.
Dendarietan asko ditut ezagutzen,
Direnak ilki gabe aise mafrunditzen.
DENDARIA
Dendari hobe dela daukat nik neguan,
lanean artzen bainaiz suaren ondoan.
Laboraria dago bethi han kanpoan,
Elhur et ichtila bere zangopetan.
LABORARIA
Elhur eta ichtila landetan denean,
Sartzen naiz ilhuneko lanetik etchean.
Ez duzu lana uzten hoin laster neguan,
Hor zaude berant josten, argia ondoan.
DENDARIA
Udako beroetan oi zer izerdiak
Hartu behar dituen maiz laborariak.
Ez ditu hola joko iguzki beroak
Itzalean dagozin dendari gazteak.
LABORARIA
Ez nau ni erituko iguzki garbiak
Barneko gaitzak ditu kentzen izerdiak.
Hortako nau laguntzen ni osagarriak;
Lan guti du nerekin gure mirikuak.
DENDARIA
Ez ginuke behar guk gaur hemen samurtu
Hortako hobe dugu huntan akabatu.
Behar dautazu hatik laņoki aithortu,
Beztitzeko zarela zu nitaz behartu.
LABORARIA
Behar dela dendari dugu aithortuko,
Bainan laboraria lehen ezarriko.
Horrek baitu jendea bizi atchikiko
Hortako laborari naiz ni geldituko.