Ibaia
Bidaguren, A.
Zenbat barre eta zenbat negar
eta daroa, ibarrik ibar,
itxasora doan ibaiak.
Zenbat ur egindako aragi
- uyol arin edo bare nagi -
auts ez lur diren ixurgaiak.
Gero, olatu bizi, biribil
- aserrez arro edo ta umil -
ondartzetara datozenak
beste ainbat aragi biziren
azal biluziak nutxukatzen
izana aaztu ezinak.
Baita ta zenbat danbolin doinu,
ertzik ertz zenbat antets zikindu
zurrunbillo etengabean.
Etsipena intzirika doa,
kantu eta kantu itxaroa
ardatzik bako gurpilean.
Jolas ete dan bits taldeekin
ala, ezigaitz, berun irakin.
Nork daki ezer berarenik?
Ba daroaz poza ta tristura
ondakin oroen lo lekura,
uyol naiz nagi, gel ezinak.