inprimatu
Biarritzeko hiri langileak
Izenburua:
Biarritzeko hiri langileak
Sinadura:
Biarritzeko Berriketaria
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Biarritzeko Berriketaria

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1424.zk.
Orrialdea:
5

Biarritzeko hiri langileak

 

Biarritzeko Berriketaria

 

 1

 

 Biarritze hiria eder ta zabala

 «Aberatsen herria» hori du itzala

 Garbitzalek badute Ian egin ahala

 Xarriotan harturik jatsa eta pala.

 

 2

 

 Hiri pare gabea garbi eta eder

 Bazter ikusleari emaiten du plazer

 Zakur tantoak dira eskun eta ezker

 Halere garbia da langileri esker.

 

 3

 

 Hiriko enplegatu hor ari direnak

 Euskaldunak ditazke naski gehienak

 Lanean usatuak dira ongi, denak

 Nahiz hor sartzen diren alfer haundienak.

 

 4

 

 Jatsutik etorriak, ala Parisetik?

 Begiratu naiz-beti berer galdatzetik

 Nungo diren ageri dute urratsetik

 Bai eta erabiltzen duten frantsesetik.

 

 5

 

 Ainitzek dute: «Herri-lan hori» galdatu

 Ez baita nola nahi: «Herri enplegatu»

 Batek astean jatsa omen du higatu

 Ez ahal baita guti gainean bermatu!

 

 6

 

 Eskuetan pubelak, palak edo jatsak

 Badakite noraino zuzendu urratsak

 Aberatsen deizteko galdatuz urtatsak

 Ez baitira emanez egin aberatsak.

 

 7

 

 Denak atalatuak zoin baron lanetan

 Goizean beti jeikiz tenore beretan

 Ontasunak egiten dira hirietan

 Bertzen soberakinak bilduz pubeletan.

 

 8

 

 Nola artzaina baita artaldeari so

 Zoin den ardi ñapurra ta zain diren maltso

 Beheran berdin zagon plai hegian atzo

 Ikusi nahiz zonbait debruaren auzo.

 

 9

 

 Langile hautak dira zoin beren maneran

 Plaia garbitzen cute ta behar dut erran

 Usuaga sartuko litazke kaperan (A)

 Sahetsetik begira ez balitz Beheran (B).

 

 10

 

 Langilek garbitzean plaiaren bazterrak

 Plaia hegian daude andere ederrak

 Iguzkitan erradan ageri ixterrak

 Horra zoin haundi diren hiriko lanjerrak!

 

 11

 

 Horra zer lanjerrera zauzkigun joaiten

 Gogotik doatzila hori dut entzuten

 Aise duzte andreak ohean lo uzten

 Ederragoak tuzte kanpoan ikusten.

 

 12

 

 Urrundu beharko dut sujet hunetarik

 Hiriko enplegatu euskaldunetarik

 Geiago trufa entzun lirote nitarik .

 Ene koinata bera ez balitz hoitarik.


inprimatu