inprimatu
Karlistaren gerra pasa eta ondorian
Izenburua:
Karlistaren gerra pasa eta ondorian
Sinadura:
Bi artzaik
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Bi artzaik

Argitalpena:
Bertsolaria.
Urtea:
1932
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
21.zk.
Orrialdea:
132-133

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Karlistaren gerra pasa eta ondorian

 

Bi artzaik

 

 1

 

 -Juandan gerratia

 Ortako negarra,

 Atzen tzekotan bazan

 Zerbaiten biarra

 Ala ere Agustuak,

 Emandu sagarra

 Amaikari ausita

 Juan zayo adarra

 Berriz muskillar dakar

 Sañora indarra.

 

 2

 

 -Sagar urte ona zan

 Jaunari graziyak,

 Onek atzeman ditu

 lengo eskasiyak,

 Nai ordu ezgiñaden

 Ezaten asiyak,

 Gabe egoten ere

 Gaude ikasiyak,

 Urak kendutzen dizka

 Sustantzi guziyak.

 

 3

 

 -Orra Otzaillaren

 Ogei ta laba,

 Bustiko gera elurra

 Gogor ari bada,

 Artzayak jarko gaitu

 Bildurrak ikara,

 Au baña denborale

 Oberik ez bada

 Ardiyak obe ditugu

 Salmentara para.

 

 4

 

 -Ardiyak Salmentara

 Para naita ere,

 Egostun seguruak

 Zenbat ote daude,

 Ematen baditugu

 Paramenta gabe,

 Geyago ez gera egingo

 Ainbesteren jabe

 Bizi biar onekiñ

 Kontuak dirade.

 

 5

 

 -Zertan asiko gera

 Primo sesiyuan,

 Joxe puntiyako bana

 Obe degu juan,

 Are artuko dizkigu

 Preziyo bajuan,

 Irue tatikanen bat

 Artzaya galduan,

 Bañan ekarriko du

 Dirua eskuan.

 

 6

 

 -Gorputzetik plakiya

 Anketabe ostu,

 Artzayak pasatzen du,

 Amaika disgustu

 Oraindik etzerade

 Burutikan nastu,

 Dirua ekartzen badu

 Bear ainbat justu

 Poltsan izan ta ere

 Inportarik eztu

 

 7

 

 -Dirua poltsan eta

 Eskuan makilla,

 Ala etorriko zaigu

 Joxe edo mutilla,

 Merke sumatzen badu

 Artuko du pilla,

 Tratuan ere ezta

 Oso inutilla,

 Sortuko digu ate

 Ainbat maratilla.

 

 8

 

 -Primo ez nazu postutzen

 Ardiyak ustiak,

 Obek emanta noizko

 Ekarri bestiak

 Zarrak bañon obiak

 Aldira gaztiak?

 Ez du baliyo gero

 Damutzen astiak

 Pena izango luke

 Nere emastiak.

 

 9

 

 -Zuk ez dezu gogorik

 Ardirik saltzeko,

 Bildur zera tratua

 Orretan galtzeko,

 Alako etsaya da

 Ez da fiatzeko

 Badu afiziyua

 Merke sayatzeko

 Ni an izango nazu

 Erreparatzeko.

 

 10

 

 -Joxe ez da galduko

 Gure partetikan,

 Anparatutzen dezu,

 Beintzat gogotikan

 Alegiña egingo du

 Bere aldetikan

 Pagatzalle zuzena

 Da orregatikan

 Bañon ez du artuko

 Errepusarikan.

 

 11

 

 -Begi ernekua da

 Ardiyen artian,

 Ezagutzen det juan dan

 Ogei bat urtian,

 Egonagatikanen

 Loku apartian,

 Txarra berez kodu

 Onaren tartian,

 Ez ditu eramango

 Preziyo batian.

 

 12

 

 -Artz ayak egiñagatik

 Geron ategiña,

 Azienda ezin azi

 Guziye berdiña,

 Pozik eman litezke

 Konpontzen bagiña,

 Onak iruna duro

 Errepusak biña,

 Au da neretzat ondan

 Preziyo jakiña.

 

 15

 

 -Ardiyak para itzagun

 Errepusik galbe,

 Ark aña aitzaki badu

 Edozeñek ere,

 Tratuan allegatu

 Izen nazu ni ere

 Eskatu ain bat ez dizu

 Ematen beiñ ere

 Ariskuaren billa

 Guaz oraiñ ere

 

 14

 

 -Tratulariya beti

 Arriskuan dago,

 Goguan daukadana

 Esango det klaro,

 Españiyan azinda

 Ortatik badago,

 Aspaldiyan irantzira

 Asko da igaro,

 Nun konsumitzen diran

 Arriturik nago.

 

 15

 

 -Joxe'ri eman naidiyot

 Bore onoria,

 Merezi duenari

 Ez alda obia,

 Ori dozu gizon bat

 Tranparik gabia

 Pagatzalle zuzena

 Munduan legia

 Orra txanpon batekiñ

 Naiko umoria.

 

 16

 

 -Arrapatuko gera

 Gabiltzan irian,

 Ez gaitezela sartu

 Galtzeko birian,

 Orain arte bagaude

 Estadu pobrian,

 Berriz ere sayatu

 Posiblidadian,

 Noizbait bizi gaitezen

 Deskantzu obian.

 


inprimatu