inprimatu
Ahuntza, chahala, ardia eta hartza
Izenburua:
Ahuntza, chahala, ardia eta hartza
Sinadura:
Betzulako aize ephailia, F.H.
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Betzulako aize ephailia, F.H

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1946
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
94.zk.
Orrialdea:
4

Ahuntza, chahala, ardia eta hartza

 

Betulako Aize Ephailia

 

 Lehenago, hatsarreko mentetan,

 Bat-tarzun, bat egin zien holetan,

 Hun-gaitzak oro boti ezartekotan,

 Laur ihize desberdinek.

 -Hourak ziren chahal begi haundia,

 Ahuntz zankho zalhia,

 Ardi ilhe chouria,

 Eta hartz oihanetako erregia...,

 Diotenaz aillegia egilek.

 -Ahuntzak zutian sariak hedatu.

 Hetan orkhatz bat sarthu...

 Zougn hartzak beitzian arrount lahardekatu...,

 Laur phouzkatan akeitu...,

 Gera lagunen holache mintzatu:

 -«Errege nizun bezala, ene duk gibeleko laurdun gizena;

 Aitzinekoua hartzen diat, nizulakoz azkarrena;

 Saihetz-ezurrak ene, nizalakoz aragi khoiena...,

 Eta hil-otz hedatzen diat undarrer lotzen dena?»

 -Ailegia hounak, ohil ukhena gatik uduripena,

 Gizon-kentiarentako badu ageriki erakaspena:

 «Bera beno haundiagoarekin botitzen dena...

 Haren muzkin zathia dateke ussan... gibeletik gorena!!

 


inprimatu