Nafarroa
Bertze aldetik (?)
Nafarroari mintzo nakion
ez daukat sari beharrik;
bere izate miresgarria
aski dut, bakar bakarrik;
ezin dezaket inolaz ahaz
zuhaitz beraren adarrik,
bestalde berriz, ez da besterik,
zu zaren bezain zaharrik,
ez dezakegu gugandik bereiz
gure senide nafarrik.
Zerbaitegatik esaten zaio
gure Euskadi lehena,
eta badakit zure lurretan
asko iritxi direna;
gure hizkuntza galtzea sendi
dugu egundoko pena,
baina uste dut pasatu dela
ekaitzaldirik txarrena,
eta berriro euskalduntza
orain egin behar dena.
Gainera badu oraindik ere
Nafarroak euskaldunik
desegiteko ez bait zen aski
gau ilunaren ilunik;
nik ez dut uste egoera hau
ezagutuko genunik,
garai bateten izan bezenu
gaur bezelako lagunik,
zoritxarrez ez itzultzen orde
iregaiten den egunik!
Joku zikina beti izan da
Euskal Herriko lurrean,
atzetik Judas lurrean,
ongi hitzegin aurrean;
zu ere hortxe erori zinen;
tranpa horretxen sarean,
sakabanatu zinen gugandik;
fin elkartu beharrean;
egin zizuten promes ederrak
ez deude toki txarrean!
Baste gauza bat badaukat zuri
belarrira esateko;
hain bat sesio dagon garaian
ez da izango kalteko;
gure hitzkuntzaz ez balirake
zure lur sailak beteko,
pauso haundi bat ikusten dizut
daukazula emateko,
Euskadi baldin bazara ere
Euskal Herri izateko
Gaur edozeini entzuten zaio:
"Gora Euskadi Gorria"
lehen izanez konforme gaude
zergetik jarri berria?
hutsa litzeke berea balu
da konpotik ezarria,
ez derizkiot hori dugunik
ziaro fidagarria;
izan dedila sozialista
baita re "Euskal Herria".
Baste gauza bat: Nafarro dago
bi aldetara hautsia;
bateren jabe Espaiņa eta
bestearena Frantzia,
baina ez pentsa bakarra dela
daukagunik ahantzia,
ikus zazute honek guretzat
izan duen garrantzia;
hara hor nola zazpi ez baino
garen gu sei probintzia.
Herriarentzat seme bikainak
Nafarroak eman ditu
izan dituen pelotari ta
haizkolariei begitu,
harri jasotzen, bertsolaritzan
ez de atzera gelditu;
ez al dugu guk elkarren baitan
beti herria hornitu?
beste froga bat Euskal Herria
dela dadin konprenitu
Euskal Herritzat jotzen zinuzen
antzinako gurasoak;
oraindik ere testigu dira
zure herri ta basoak;
toki izenak gorda dituzu
izan arren erasoak
bat egitea du helburua
gaur Euskal Herri osoak;
elkar bihotzez besarkatzeko
zabal ditzagun besoak.
Baaldakizu nik emaztea
zure alaba detala?
eta zurekin lotzen nauela
gorputz bakar bat bezala;
zure alorra goxoa bada
berdin gureko epela,
behar bezala hori eskertzen
ez dedukat lan motela!
zoritxarreko suhi putrzil bat
izango bait naiz bestela.
Jaun andereok, beste gauza bat
utzi nahi nuke garbi;
horretarako arrazoi hauek
behar dituzte adi:
gure Sabinok asmo onenez
sumatu zuen "Euskadi",
baina Arana oraingoa da
herria berriz aspaldi;
Euskal Herria dula izena
betirako jakin bedi.
Bertso batzuek behar zirela
Xalbador horren gorantzan;
merezi dula ikusten badut
ez naiz egoten zalantzan;
seme hospetsu eta haundi hau
Nafarroakoa bait zen.
Jaunari eske han ariko da
bi zatiak batu ditzan;
hari ez dauka ukatzerik hau
eta gaude esperantzan.